Amaia Artetxeren zutabea: Euskaldun izatia zein nekeza dan
Espainiarra baizik euskaduna izanik atzerrian egoteko moduko momentua da orain. Egoera kuriosoak bizi izaten dira zeure inguruko guztiek zu espainiar moduan ikusten zaituztenean eta zuk euren moduan, zezenak hesitik ikusten dozuzanean. Konbertsazio dibertigarriak izaten dira batzutan, batez ere, «zuok» «eurek» eta inoiz ez «gu» «gure» behin eta berriro erabiltzen dozuzanean zure ingurukoen harridurarako. Erreskatea eta Eurokopa –ze ondo sinkronizatuta heldu diran, e?– biak ala biak danen ahotan dauz egunotan, biek ala biek itzelezko protagonismoa emon deutsie Espainiari nahiz arrazoi erabat desberdinengatik. Selekzioak sikeran pozgarriren bat edo beste ekarriko deutsie espainiarrei; euren presidentearen jarrera lotsagarrizkoa kamuflatzeko bada be.
Oso astoratute nabil azken aldi honetan, neure buruagaz hasarre edo. Neure bizi osoan ez bezala deitu deustie espainiol eta hori gitxi balitz, beste horrenbeste bidar neuk neure buruataz esan. Bat: askok ez dakielako non gagozan; eta Bi: jakinda be, askotan hori Espainia dala gogorarazten deutsuelako; esanez ganera ia zergatik ez dozun esaten espainiarra zarela. Hara bestie! Zuk esan behar deustazu neuri nongoa nazen, ela?
Banenkian euskaldun izatea zein nekeza zan baina tira, honelako gertakariek norbera bere lekuan jartzen dabe. Behin galdetu eustan adin eta maila kultural bateko gizon ingeles batek: «Ez dozu esan espainiarra zaranik, euskalduna baizik. Baina, egia da, zuk benetan sentitzen dozu hori? Jendeak sentimendu hori du?».
Baina, baina… zertara jolasten gabiz?