Jon Altamira atezain gernikarra fitxatu du Eibarrek bi urterako
Jon Altamira gernikarra Eibar Futbol Taldeko jokalaria izango da datozen bi denboraldietan. 22 urteko atezain gazteak osorik jokatu ditu azkenengo bi denboraldiak Gernika Futbol Taldeagaz, baina datorren denboraldian Gaizka Garitano Eibarko entrenatzai...
Jon Altamira gernikarra Eibar Futbol Taldeko jokalaria izango da datozen bi denboraldietan. 22 urteko atezain gazteak osorik jokatu ditu azkenengo bi denboraldiak Gernika Futbol Taldeagaz, baina datorren denboraldian Gaizka Garitano Eibarko entrenatzaile barriaren aginduetara jokatuko du, 2.B mailan.
Joan Miret Gernikaren atezainen entrenatzaileak dioenez, «pena apur bat» emoten du Altamirak taldea utziko duela jakitea, baina modu berean, «albiste pozgarria» be bada. «Gernikaren harrobian lan ona egiten dugula esan nahi du» nabarmendu du.
Oier San Migel bueltatuko da
Altamiraren lekua betetzeko, bestalde, Oier San Miguel berreskuratu du taldeak. San Migel gernikarra da, baina Amorebietan jokatu du azken denboraldietan. Hala, gernikarra etxera bueltatuko da datorren denboraldian.