Bikaintasun programan parte hartuko du Turismo Bulegoak
Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioak bultzatutako Bikaintasun programan parte hartuko duela jakinarazi du udalak. Onarpen horren aurrean, «pozik» agertu dira Turismo Bulegokoak. «Turismo sektorean lortu duen...
Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioak bultzatutako Bikaintasun programan parte hartuko duela jakinarazi du udalak. Onarpen horren aurrean, «pozik» agertu dira Turismo Bulegokoak.
«Turismo sektorean lortu duen kudeaketa maila bikainagatik» aukeratu dute Gernika-Lumoko Turismo Bulegoa Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaritzak eta Euskalitek. Turismo Bulegoko arduradunen esanetan, dagoeneko Euskadiko beste bi turismo bulegogaz batera lanean hasi dira, «turismo sektoreko bikaintasun eredu bat garatzeko asmoz».
Hala, datozen lau urteetan hainbat prestakuntza-programetan parte hartuko dutela azaldu dute; besteak beste, «erakundearen lehiakortasuna areagotzeko, ikasitakoa beste erakunde batzuetan ezartzeko eta Bikaintasunaren konpromiso diploma eskuratzen saiatzeko».