Kulturen arteko bizikidetza progama landuko dute udan Busturialdeko gazteek
Eskualdeko hamar herritako gazteek Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako kulturen arteko bizikidetza programan parte hartzeko aukera izango dute udan. Hain zuzen, Busturin, Ean, Foruan, Gautegiz Arteagan, Gernika-Lumon, Ibarrangelun, Mendatan, Morgan, Mundakan eta Muxikan landuko dute Akimera, kontinente baten aberastasunak programa.
Busturialdeko mankomunitateak laugarren urtez jarri du martxan kulturarteko bizikidetza lantzeko programa, eta aurten, Amerika izango da umeek landuko dute gaia.
Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, joan den mendean jende askok egin zuen Euskal Herritik Amerikarako bidea, eta gaur egun, alderantziz gertatzen da. Hala, eskualdean amerikar asko daudela eta, atlantikoaren bestaldeko kulturak ezagutuko dituzte gazteek.
Lau eta hamabi urteko gazteek Ipar eta Hego Amerikako kulturak ezagutuko dituzte hango jokoen, dantzen, musikaren, ohituren eta hizkuntzen bitartez.
Busturia: uztailaren 9an, 10an, 11n, 12an, eta 13an. 10:00etatik 13:00etara.
Ea: uztailaren 4an eta 5an. 09:30etik 13:30era.
Forua: uztailaren 16an, 17an, 18an, 19a eta 20an. 10:30etik 13:30era.
Gautegiz arteaga: uztailaren 16an, 17an, 18an, 19an eta 20an. 10:00etatik 13:00etara.
Gernika-Lumo (Bakearen museoa): irailaren 3an, 4an eta 5an egingo dituzte saioak. 10:00etatik 14:00etara.
Ibarrangelu: ekainaren 25an, 26an, 27an, 28an eta 29an. 18:00etatik 20:00etan.
Mendata: uztailaren 23an, 24an, 25an, 26an eta 27an. 10:00etatik 13:00etara.
Morga: ekainaren 25an, 26an, 27an, 28an eta 29an. 10:00etatik 13:00etara.
Mundaka: abuztuaren 6an, 7an, 8an eta 9an. 18:00etatik 21:00etara, eta 10:00etatik 13etara.
Muxika: uztailaren 23an, 24an, 25an, 26an eta 27an. 10:30etik 13:30era.