Albisteak

Komunikazio teknologien eta herri mugimenduen jarduerak, bihartik zapatura arte

Joxemi Zumalabe Fundazioak Herri mugimenduak eta komunikazio teknologiak jardunaldiak antolatu ditu egunotan gauzatzeko Gernika-Lumon. Hala, bihar, etzi eta zapatuan hainbat jarduera izango dira aukeran herriko gaztetxean. Jakinarazi dutenez, herri mug...

Gernika-Lumoko Hitza

Nerabeentzako programa bi eskainiko dituzte Lanbide Ekimenek

Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroak uda osterako doako bi programa eskainiko ditu; batetik, ile-apaindegi laguntzailearena, eta, bestetik, zurigintza fabrikazio, muntaia eta akaberarena. Eskarmentu handiko irakasklaseak, eta bi urteko iraupena iza...

Gernika-Lumoko Hitza

Errigoitiko Udalak eta Bioforest enpresak sinatutako akordioa legezkoa dela dio epaileak

Errigoitiko Udalak eta Bioforest enpresak Olabarri auzoan Biomasa zentrala eraikitzeko sinatu zuten akordioa legezkoa dela esan du Bilboko epaitegiak. Joaquin Iragorri Errigoiti Arrieta Garbi plataformaren kideak jakinarazi duenez, “epailearen er...

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumoko Gaztetxean egingo dute Ud4kamp-a

Bermeoko Hack.in#badakigu elkarteak antolatu duen Ud4kamp jardunaldi teknopolitikoa ez dute Bermeon egingo, Gernika-Lumoko Gaztetxean baizik. Lekua aldatu badute be, jardunaldiak zehaztutako egunetan egingo dituzte; hau da, uztailaren 27an, 28an eta 29an. Hack.in#badakigu elkartearen eta Gazte Informazio Zerbitzuaren (GIZ) arteko desadostasunengatik egin behar izan dute lekualdaketa hori. Elkarteko ordezkariek bi aldeen artean sortutako zenbait arazo nabarmendu gura izan dituzte: «Lehenik eta behin, jardunaldiak hasi baino hilabete lehenago GIZ zerbitzuak ez zuen guretzako lekurik, ez zuen eraikin publiko bateko hiru gela erabiltzeko baimenik. Gainera, komunikazio zuzena galarazi digute, kudeaketa eginda dagoela esanda». Bestetik, ADSLra konektatzeko aukerarik ez zutela  esan diete, eta kexu dira; izan be, «konexio hori ezinbestekoa da jardunaldia egin ahal izateko». Eskakizun hori, gainera, Bermeoko Udalari aurkeztutako beharrizan txostenean egin zutela gaineratu dute. Erantzukizunak aztertzea Irabazi-asmorik gabeko Hack.in#badakigu elkarteko kideek «beti emon diogu aurpegia  antolakuntzari, eta gure jarrera zuzena eta aktiboa izan da. Baina  uste dugu GIZen aldetik ez dugula erantzun bera izan», diote. Bermeoko Udalari, bestalde, jardunaldia Gernika-Lumoko Gaztetxera lekuz aldatu beharra eragin duten «erantzukizunak aztertzea eta neurriak hartzea» eskatu gura dio Hack.in#badakigu elkarteak. «Atsekabea» agertu dute, gainera, elkarteko ordezkariek, «Bermeokoa moduko udal batek herriaren erabilerarako jarritako zerbitzuak ez direlako gai izan horrelako jarduera bat aurrera eroateko». Bestalde, Hack.in#badakigu [...]

Bermeoko Hitza

Zarrabentako probaleku estalia inauguratu dute

Mendatako herritarrek  probaleku estali bi izango dituzte aurrerantzean, herri kirol saioetaz gozatzeko. Hain zuzen, iragan asteburuan inauguratu zuten Zarrabentako probaleku barriztua, eta bertan batu ziren inguruko herri kirol zaleak. Probaleku barriaren estreineko herri kirol saioan, Madariaga Anaien (Arrieta) eta Iturbe Anaien (Paresi; Busturia) idien arteko lehiagaz gozatzeko aukera izan zuten bildutakoek. Lehia gogor baten ostean, Madariaga Anaiek irabazi zuten idi proba desafioa. Joseba Mallea Mendatako alkateak azaldu duenez, “jende asko” batu zen Zarrabentako probaleku barria ikusteko, eta orokorrean, “herritarren gustokoa” dela dio. Hala, hilabeteetako lanen ostean, “pozik” azaldu da beharginek obra amaitu dutelako. Alkateak nabarmendu duenez, probaleku estali edar bategaz gozatzeko aukera izango dute mendatarrek, baina aurrerantzean, probalekuari erabilpena emotea falta da. Probaleku estaliak jarduera ezberdinak antolatzeko aukera emongo die udal arduradunei, eta horrenbestez, auzoa biziberrituko dutela deritzo Malleak. Bestalde, aterpe barria zonaldeko herritarren elkargunea bihurtu daitekela deritzo alkateak. “Eguraldiaren beldur izan barik, lasaitasunean batzeko aukera izango dute mendatarrek”.  

Busturialdeko Hitza

Asialdia herritar guztientzat

Elbarriren bat duten pertsonek udagaz gozatzeko aukera izan dezaten, ASINSOC elkarteak Nahi baduzu, ahal duzu kanpaina jarri du martxan. Ekimen horren bitartez, pertsona elbarrituek hondartzara joateko, kirol jarduera ezberdinetan parte hartzeko, eta i...

Busturialdeko Hitza

Gernikan da bakearen aldeko zeharkaldia egingo duen eskifaia

Atzo heldu zen Gernika-Lumora gaur arratsaldean Donostiako Aieterako bidea hartuko duen 25 laguneko eskifaia. Causeway Coast Maritime Heritage elkarte irlandarrarekin batera antolatu du zeharkaldia Albaola elkarteak, eta harrera egin diete gaur Gernika-Lumoko Udalean. Albaolak eta Ipar Irlandako Causeway Coast Maritime Heritage elkarteak 2003az geroztik ezagutzen dute elkar. Orduan, Navigating Peace egitasmoan parte hartu zuten bi elkarteek. Bakea aldarrikatzeko Irlanda nabigatuz inguratu zuten orduan, sei aste iraun zuen itsas zeharkaldian. Albaolak eredugarritzat du esperientzia hura, eta orduz geroztik, elkarteari naturala zaion itsas ondarearen berreskuratze lanari, «bestelako balio erantsia» gehitu nahi izan diote, halako ekimenetan parte hartuz. «Bakea eta adiskidetzea aldarrikatu nahi ditugu, guztiok batera norabide berean arraun eginez»,. Bi ontzi erabiliko dituzte nabigaziorako: Arditurri eta Ameriketatik. Bi ontzietan, Euskal Herriko eta Ipar Irlandako arraunlariak ariko dira bogan, nahasturik, eta horien artean bi gonbidatu berezi izango dira: Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak. Bi bertso saio eskainko dituzte, lehenbizikoa Gernikan eskaini dute gaur eguerdian; eta bigarrena Donostian emango dute, ekimenaren esperientzia hizpide hartuta. Espedizioa uztailaren gaur abiatuko da Gernika-Lumotik, 17:00ak inguruan. Handik Mundakarantz joango dira, eta han emango dute lehen gaua. Uztailaren 4an, itsas zeharkaldian joango dira Getariaraino, eta azkenik, uztailaren 5ean, Getariatik Donostiako portura joango dira, han lehorreratu eta kalejiran Aieteko [...]

Gernika-Lumoko Hitza

Liga nahiko ondo hasi dutela dio Juan Mari Etxabe Urdaibaiko entrenatzaileak

Zierbenan bostgarren eta El Astileron (Kantabria) hirugarren sailkatuta, TKE ligaren hasiera “nahiko ona” izan dela deritzo Juan Mari Etxabe Urdaibaiko entrenatzaile barriak. Asteburuko banderak irabazteko lehiatik kanpora geratu arren, “bide onetik” doazela uste du Etxabek, liga “oso luzea” dela argudiatuta. Entrenatzailearen berbetan, denboraldiak aurrera egiten duen einean sasoi forma egokienera heltzea da taldekideen helburua, eta momentuz, edarto doazela uste du. Ligako lehenengo estropadan ohorezko txandatik kanpora geratu ziren Urdaibaikoak, baina herenegun hirugarren postuan sailkatuta, lau traineru indartsuenen artean izango dira bertokoak datorren jardunaldian. Etxabek jakinarazi duenez, zapatuko estropada ez zuten oso gustora amaitu, baina domekan edarto egin zuten arraunean. “Bandera irabazteko lehian egon gintezkeen, baina ohorezko txandako taldeek baldintza metereologiko hobeak izan zituzten, eta hamairu segundu galdu genituen helmugan” dio. Hala, datozen estropadetan be, “garaipenaren lehian” sartu daitezkela deritzo. Entrenatzaileak nabarmendu duenez, “liga irabazteko erregulartasuna da garrantzitsuena, eta horrenbestez, Hondarribiak eta Kaikuk lehenengo bi estropadak irabazteak ez du aparteko garrantzirik”. Mudakarrak zazpigarren Mundakako arraun taldea be Gipuzkoaldera joan zen asteburuan. Hain zuzen, Pasai San Pedron jokatu zuen KAE 2 mailako bigarren estropada, eta bertoko taldea zazpigarren postuan sailkatu zen. Sailkapen nagusian be, zazpigarren postuan daude mundakarrak.

Busturialdeko Hitza
Gehiago