Asialdia herritar guztientzat
Elbarriren bat duten pertsonek udagaz gozatzeko aukera izan dezaten, ASINSOC elkarteak Nahi baduzu, ahal duzu kanpaina jarri du martxan. Ekimen horren bitartez, pertsona elbarrituek hondartzara joateko, kirol jarduera ezberdinetan parte hartzeko, eta i...
Elbarriren bat duten pertsonek udagaz gozatzeko aukera izan dezaten, ASINSOC elkarteak Nahi baduzu, ahal duzu kanpaina jarri du martxan. Ekimen horren bitartez, pertsona elbarrituek hondartzara joateko, kirol jarduera ezberdinetan parte hartzeko, eta irteera turistikoak egiteko aukera izango dute.
ASINSOC elkarteak Laida ondartzan (Ibarrangelu) jarriko du informazio gune bat irailaren 1era arte, eta bertan, elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuen barri izango dute interesatuek. Besteak beste, maileguan hartzeko baliabideak, laguntza teknikoa eta arreta pertsonalizatua eskainiko dituzte Laidan. Bestalde, elkartearen Gernika-Lumoko egoitzan be informazioa jasotzeko aukera izango dute herritarrek
Nahi baduzu, ahal duzu kanpainaren barruan elbarrituentzako kirol jarduerak antolatuko dituzte, beste urte batez. Kirol jardueretan izena emoten dutenek parepentea, surfa, eskalada eta piragua jaitsiera praktikatzeko aukera izango dute Plentziako hondartzan, eta horrenbestez, edarto pasatzeko aukera paregabea izango dute. Hain zuzen, abuztuaren 1etik 22ra egingo dituzte kirol jarduerak
Irteera turistikoetan parte hartu gura dutenek, bestalde, Zarautzera eta Plentziara joateko aukera izango dute. Lehenengo irteera abuztuaren 1ean egingo dute, eta bigarren irteera, bestalde, abuztuaren 29an.