Liga nahiko ondo hasi dutela dio Juan Mari Etxabe Urdaibaiko entrenatzaileak
Zierbenan bostgarren eta El Astileron (Kantabria) hirugarren sailkatuta, TKE ligaren hasiera “nahiko ona” izan dela deritzo Juan Mari Etxabe Urdaibaiko entrenatzaile barriak. Asteburuko banderak irabazteko lehiatik kanpora geratu arren, “bide onetik” doazela uste du Etxabek, liga “oso luzea” dela argudiatuta. Entrenatzailearen berbetan, denboraldiak aurrera egiten duen einean sasoi forma egokienera heltzea da taldekideen helburua, eta momentuz, edarto doazela uste du. Ligako lehenengo estropadan ohorezko txandatik kanpora geratu ziren Urdaibaikoak, baina herenegun hirugarren postuan sailkatuta, lau traineru indartsuenen artean izango dira bertokoak datorren jardunaldian. Etxabek jakinarazi duenez, zapatuko estropada ez zuten oso gustora amaitu, baina domekan edarto egin zuten arraunean. “Bandera irabazteko lehian egon gintezkeen, baina ohorezko txandako taldeek baldintza metereologiko hobeak izan zituzten, eta hamairu segundu galdu genituen helmugan” dio. Hala, datozen estropadetan be, “garaipenaren lehian” sartu daitezkela deritzo. Entrenatzaileak nabarmendu duenez, “liga irabazteko erregulartasuna da garrantzitsuena, eta horrenbestez, Hondarribiak eta Kaikuk lehenengo bi estropadak irabazteak ez du aparteko garrantzirik”. Mudakarrak zazpigarren Mundakako arraun taldea be Gipuzkoaldera joan zen asteburuan. Hain zuzen, Pasai San Pedron jokatu zuen KAE 2 mailako bigarren estropada, eta bertoko taldea zazpigarren postuan sailkatu zen. Sailkapen nagusian be, zazpigarren postuan daude mundakarrak.
Zierbenan bostgarren eta El Astileron (Kantabria) hirugarren sailkatuta, TKE ligaren hasiera “nahiko ona” izan dela deritzo Juan Mari Etxabe Urdaibaiko entrenatzaile barriak. Asteburuko banderak irabazteko lehiatik kanpora geratu arren, “bide onetik” doazela uste du Etxabek, liga “oso luzea” dela argudiatuta. Entrenatzailearen berbetan, denboraldiak aurrera egiten duen einean sasoi forma egokienera heltzea da taldekideen helburua, eta momentuz, edarto doazela uste du.
Ligako lehenengo estropadan ohorezko txandatik kanpora geratu ziren Urdaibaikoak, baina herenegun hirugarren postuan sailkatuta, lau traineru indartsuenen artean izango dira bertokoak datorren jardunaldian.
Etxabek jakinarazi duenez, zapatuko estropada ez zuten oso gustora amaitu, baina domekan edarto egin zuten arraunean. “Bandera irabazteko lehian egon gintezkeen, baina ohorezko txandako taldeek baldintza metereologiko hobeak izan zituzten, eta hamairu segundu galdu genituen helmugan” dio. Hala, datozen estropadetan be, “garaipenaren lehian” sartu daitezkela deritzo.
Entrenatzaileak nabarmendu duenez, “liga irabazteko erregulartasuna da garrantzitsuena, eta horrenbestez, Hondarribiak eta Kaikuk lehenengo bi estropadak irabazteak ez du aparteko garrantzirik”.
Mudakarrak zazpigarren
Mundakako arraun taldea be Gipuzkoaldera joan zen asteburuan. Hain zuzen, Pasai San Pedron jokatu zuen KAE 2 mailako bigarren estropada, eta bertoko taldea zazpigarren postuan sailkatu zen. Sailkapen nagusian be, zazpigarren postuan daude mundakarrak.