Nerabeentzako programa bi eskainiko dituzte Lanbide Ekimenek
Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroak uda osterako doako bi programa eskainiko ditu; batetik, ile-apaindegi laguntzailearena, eta, bestetik, zurigintza fabrikazio, muntaia eta akaberarena. Eskarmentu handiko irakasklaseak, eta bi urteko iraupena iza...
Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroak uda osterako doako bi programa eskainiko ditu; batetik, ile-apaindegi laguntzailearena, eta, bestetik, zurigintza fabrikazio, muntaia eta akaberarena. Eskarmentu handiko irakasklaseak, eta bi urteko iraupena izango dute.
Ikastaroak amaitzerakoan, ikasleek dagokien ziurtagiri akademikoa eskuratuko dute. Gehienez, 15 ikaslek parte hartu ahal izango dute; interesa dutenek izena emon beharko dute Gernika-Lumoko Behargintza bulegoan. Dena den, uztailaren 13an zabalduko dute horretarako epea. Programa horiek DBH ikasketak gainditu ez dituzten 16 eta 18 urte bitarteko nerabeentzako zuzendutakoak dira