Komunikazio teknologien eta herri mugimenduen jarduerak, bihartik zapatura arte
Joxemi Zumalabe Fundazioak Herri mugimenduak eta komunikazio teknologiak jardunaldiak antolatu ditu egunotan gauzatzeko Gernika-Lumon. Hala, bihar, etzi eta zapatuan hainbat jarduera izango dira aukeran herriko gaztetxean. Jakinarazi dutenez, herri mug...
Joxemi Zumalabe Fundazioak Herri mugimenduak eta komunikazio teknologiak jardunaldiak antolatu ditu egunotan gauzatzeko Gernika-Lumon. Hala, bihar, etzi eta zapatuan hainbat jarduera izango dira aukeran herriko gaztetxean.
Jakinarazi dutenez, herri mugimenduen eta teknologiaren arteko harremana aztertuko dute, besteak beste egunotan. Horrez gain, herri mugimenduetatik sortutako zenbait tresna digital aurkeztuko dituzte, sareko segurtasuna gordetzeko bideak azalduko dituzte eta sare sozialek elkarteentzat eta herri mugimenduarentzat izan dezaketen erabilera azalduko dute.
Jardunaldiok helburu bi dituztela azaldu dute; abtetik, herri mugimendien arteko eztabaidarako guen txiki batzuk eskaintzea –bi mahai ingururen bitartez–, eta, bestetik, formazio eta transmisio gune bat eskaintzea, herri mugimenduetan dabiltzatenak euren artean darabilten jakintzak partekatu ahal ditzaten.
Biharko jarduerak euskaraz landuko dituzte, baita etziko gehienak be, eta, zapatukoak, ostera, gazteleraz egingo dituzte gehienak. Izan be, zapatuko hizlari gehienak Bartzelonatik eta Madriletik etorritakoak izango dira.
Jardunaldietan parte hartu nahi duenak aldez aurretik izena emon beharko du orokorra@joxemizumalabe.org edo info@astragernika.net helbideetara idatzita.