Zarrabentako probaleku estalia inauguratu dute
Mendatako herritarrek probaleku estali bi izango dituzte aurrerantzean, herri kirol saioetaz gozatzeko. Hain zuzen, iragan asteburuan inauguratu zuten Zarrabentako probaleku barriztua, eta bertan batu ziren inguruko herri kirol zaleak. Probaleku barriaren estreineko herri kirol saioan, Madariaga Anaien (Arrieta) eta Iturbe Anaien (Paresi; Busturia) idien arteko lehiagaz gozatzeko aukera izan zuten bildutakoek. Lehia gogor baten ostean, Madariaga Anaiek irabazi zuten idi proba desafioa. Joseba Mallea Mendatako alkateak azaldu duenez, “jende asko” batu zen Zarrabentako probaleku barria ikusteko, eta orokorrean, “herritarren gustokoa” dela dio. Hala, hilabeteetako lanen ostean, “pozik” azaldu da beharginek obra amaitu dutelako. Alkateak nabarmendu duenez, probaleku estali edar bategaz gozatzeko aukera izango dute mendatarrek, baina aurrerantzean, probalekuari erabilpena emotea falta da. Probaleku estaliak jarduera ezberdinak antolatzeko aukera emongo die udal arduradunei, eta horrenbestez, auzoa biziberrituko dutela deritzo Malleak. Bestalde, aterpe barria zonaldeko herritarren elkargunea bihurtu daitekela deritzo alkateak. “Eguraldiaren beldur izan barik, lasaitasunean batzeko aukera izango dute mendatarrek”.
Mendatako herritarrek probaleku estali bi izango dituzte aurrerantzean, herri kirol saioetaz gozatzeko. Hain zuzen, iragan asteburuan inauguratu zuten Zarrabentako probaleku barriztua, eta bertan batu ziren inguruko herri kirol zaleak. Probaleku barriaren estreineko herri kirol saioan, Madariaga Anaien (Arrieta) eta Iturbe Anaien (Paresi; Busturia) idien arteko lehiagaz gozatzeko aukera izan zuten bildutakoek. Lehia gogor baten ostean, Madariaga Anaiek irabazi zuten idi proba desafioa.
Joseba Mallea Mendatako alkateak azaldu duenez, “jende asko” batu zen Zarrabentako probaleku barria ikusteko, eta orokorrean, “herritarren gustokoa” dela dio. Hala, hilabeteetako lanen ostean, “pozik” azaldu da beharginek obra amaitu dutelako.
Alkateak nabarmendu duenez, probaleku estali edar bategaz gozatzeko aukera izango dute mendatarrek, baina aurrerantzean, probalekuari erabilpena emotea falta da. Probaleku estaliak jarduera ezberdinak antolatzeko aukera emongo die udal arduradunei, eta horrenbestez, auzoa biziberrituko dutela deritzo Malleak.
Bestalde, aterpe barria zonaldeko herritarren elkargunea bihurtu daitekela deritzo alkateak. “Eguraldiaren beldur izan barik, lasaitasunean batzeko aukera izango dute mendatarrek”.