Gernikan da bakearen aldeko zeharkaldia egingo duen eskifaia
Atzo heldu zen Gernika-Lumora gaur arratsaldean Donostiako Aieterako bidea hartuko duen 25 laguneko eskifaia. Causeway Coast Maritime Heritage elkarte irlandarrarekin batera antolatu du zeharkaldia Albaola elkarteak, eta harrera egin diete gaur Gernika-Lumoko Udalean. Albaolak eta Ipar Irlandako Causeway Coast Maritime Heritage elkarteak 2003az geroztik ezagutzen dute elkar. Orduan, Navigating Peace egitasmoan parte hartu zuten bi elkarteek. Bakea aldarrikatzeko Irlanda nabigatuz inguratu zuten orduan, sei aste iraun zuen itsas zeharkaldian. Albaolak eredugarritzat du esperientzia hura, eta orduz geroztik, elkarteari naturala zaion itsas ondarearen berreskuratze lanari, «bestelako balio erantsia» gehitu nahi izan diote, halako ekimenetan parte hartuz. «Bakea eta adiskidetzea aldarrikatu nahi ditugu, guztiok batera norabide berean arraun eginez»,. Bi ontzi erabiliko dituzte nabigaziorako: Arditurri eta Ameriketatik. Bi ontzietan, Euskal Herriko eta Ipar Irlandako arraunlariak ariko dira bogan, nahasturik, eta horien artean bi gonbidatu berezi izango dira: Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak. Bi bertso saio eskainko dituzte, lehenbizikoa Gernikan eskaini dute gaur eguerdian; eta bigarrena Donostian emango dute, ekimenaren esperientzia hizpide hartuta. Espedizioa uztailaren gaur abiatuko da Gernika-Lumotik, 17:00ak inguruan. Handik Mundakarantz joango dira, eta han emango dute lehen gaua. Uztailaren 4an, itsas zeharkaldian joango dira Getariaraino, eta azkenik, uztailaren 5ean, Getariatik Donostiako portura joango dira, han lehorreratu eta kalejiran Aieteko [...]
Atzo heldu zen Gernika-Lumora gaur arratsaldean Donostiako Aieterako bidea hartuko duen 25 laguneko eskifaia. Causeway Coast Maritime Heritage elkarte irlandarrarekin batera antolatu du zeharkaldia Albaola elkarteak, eta harrera egin diete gaur Gernika-Lumoko Udalean.
Albaolak eta Ipar Irlandako Causeway Coast Maritime Heritage elkarteak 2003az geroztik ezagutzen dute elkar. Orduan, Navigating Peace egitasmoan parte hartu zuten bi elkarteek. Bakea aldarrikatzeko Irlanda nabigatuz inguratu zuten orduan, sei aste iraun zuen itsas zeharkaldian.
Albaolak eredugarritzat du esperientzia hura, eta orduz geroztik, elkarteari naturala zaion itsas ondarearen berreskuratze lanari, «bestelako balio erantsia» gehitu nahi izan diote, halako ekimenetan parte hartuz. «Bakea eta adiskidetzea aldarrikatu nahi ditugu, guztiok batera norabide berean arraun eginez»,.
Bi ontzi erabiliko dituzte nabigaziorako: Arditurri eta Ameriketatik. Bi ontzietan, Euskal Herriko eta Ipar Irlandako arraunlariak ariko dira bogan, nahasturik, eta horien artean bi gonbidatu berezi izango dira: Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak. Bi bertso saio eskainko dituzte, lehenbizikoa Gernikan eskaini dute gaur eguerdian; eta bigarrena Donostian emango dute, ekimenaren esperientzia hizpide hartuta.
Espedizioa uztailaren gaur abiatuko da Gernika-Lumotik, 17:00ak inguruan. Handik Mundakarantz joango dira, eta han emango dute lehen gaua. Uztailaren 4an, itsas zeharkaldian joango dira Getariaraino, eta azkenik, uztailaren 5ean, Getariatik Donostiako portura joango dira, han lehorreratu eta kalejiran Aieteko Bakearen Etxeraino joateko.