
Aixerrotape Zikloturista Elkartearen eskutik eta Gernika-Lumoko zein Busturialdeko eragileen laguntzaz, Bizikleta Aste "gogoangarriaz" gozatu dute herritarrek. Hilaren 19an, Muxikako Kurtzeron igo ziren bizikletara, eta atzora arte [irailak 27] ez dira jaitsi.

Proiektuan parte hartu duten 34 pertsonek prestakuntza, orientazioa eta sei hilabeteko lan-kontratua jaso dituzte. Mundaka, Bermeo eta Sukarrietako udaletako ordezkariek datorren urtean proiektuari jarraipena emateko asmoa dutela iragarri dute.

Torrealday Gernika Rugby Taldeak 24 eta 22 irabazi dio Real Ciencias Sevillari, Urbietan, ligako lehendabiziko jardunaldian. C.P. Les Abelles izango da basurdeen hurrengo arerioa.

Inversus Gernika Bizkaiak ezin izan du Euskal Kopa poltsikoratu, Mirai Euskotrenen aurka 76 eta 74 galdu ondoren. Datorren zapatuan [urriak 3], Celta Femxa Zorka galiziarren aurka jokatuko dute, Vigon, Emakumezkoen Endesa Ligako estreinako jardunaldia.

Herenegun [irailak 26] inauguratu zuen Gernika-Lumoko Udalak euritik babesteko 300 metro koadroko estalkia duen jolasgunea. Udalak 404.700 euro bideratu ditu proiektura..