Askotariko ikastaroak eskainiko dituzte Muxikan
Muxikako Udalak urriaren 5ean hainbat ikastaro martxan jarriko ditu. Hala nola, Setai, joskintza, ume eta gazteentzako ingelesezko klaseak, pintura eta marrazketa, esku-lanak eta musika ikastaro desberdinak emango ditu aukeran udalak, jakinarazi duten bezala.
Erroldatuentzako 15 eta 30 euro bitarteko prezioak finkatu dituzten bitartean, gainontzekoentzako 20 eta 35 euroko prezioak jarri dituzte. Gainera, nagusien topaguneak, Ariatzako eskola eta Zubieta-Errota ahalbidetu dituzte ikastaroak emateko.
Udal ordezkariek aditzera eman dute interesa dutenek eguaztenera [irailak 30] arte izango dutela izena emateko epea, Zubieta-Errotan bertan.