
Bermeotarrez gain, Andra Mari jaietan bete-betean sartuta daude Muruetan, Nabarnizen, Muxikako Gorozikan eta Kanalan. Andra Mari Egunaz gozatzen ari dira gaur [irailak 8], eta datozen egunetan ere jai giroak ez du behera egingo.

Hasi dira Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak, eta horiei hasiera emateaz arduratu da Garoa Martinez Anasagasti, Nadia Nemeh Shomaly alkatea ondoan zuela. Gaur, Almikan batu dira, Andra Mari egunaz gozatzeko, eta biharko Arrantzale Egunerako motorrak berotzeko.

Udalerri "inklusibogoa, irisgarriagoa eta bizi kalitate hobeduna" izateko asmoz, Ea Lagunkoia programaren fase berri bat hasiko dute eguenean [irailak 10], 18:00retan, Eskolondon. Udalak hainbat bilerako egutegia eta programaren ekintza plana aurreratu ditu.

Arrakastatsua izan da uda, beste behin, Klima Abenturarentzako. Ez dira, baina, jardunaldiak bukatu: iraileko asteburuetan zabalik mantenduko da parkea, eta urrian ere jardunaldi berezi bat egingo dute.

Bermeoko Udalak beste behin antolatu du helduentzako antzerki tailerra herrian, eta irailaren 30era arte egongo da zabalik izena emateko epea.

Urriko Lehen Asteleheneko azokan parte hartu gura duten baserritar, ekoizle eta artisauek irailaren 18ra [barikua] bitartean aurkeztu ditzakete eskaerak; Urriko Azken Astelehenerako izen emotea, berriz, irailaren 30ean [eguaztena] itxiko dute.