
Urrian hasiko dira guraso eta etorkinentzako euskara ikastaroak, Bermeon. Irailaren 23ra arte eman daiteke izena Berhaz bulegoan edota dagokion euskaltegian. Bestalde, herriko hiru zentroetan 2026-2027 ikasturtean euskara ikasteko matrikulazio kanpainak ere martxan daudela gogoratu dute.

Bermeoko Txosna Batzordeak hiru txosna ipiniko ditu aurten, eta boluntario bila dabiltza.

Bihartik hilaren 19ra bitartean ospatuko dituzte bermeotarrek Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak. Udalak, txosna batzordeak eta herriko eragileek ohitura eta berrikuntza uztartzen dituzten jarduerez osatutako egitaraua ehundu dute.

Tradizioz betetako egunak ospatuko dituzte Muxikako Gozorikan, Muruetan eta Nabarnizen Andra Mari jaietan.

Mediterraneoko Jokoak lehiatu ostean, Bermeora itzuli berri da halterofiliaria. Andra Mari eta Santa Eufemia jaien hasierako protagonista izango da, herritarren bozkei esker: bozken %46 eskuratu zuen (464 boto).

ETEek azaroaren 2ra eta 23ra arte eska ditzakete Adimen Artifizialaren eta Zibersegurtasun Industrialaren programetako dirulaguntzak, hurrenez hurren. Jaurlaritzak 28 milioi eurora igo du ETEentzako eraldaketa programa horien aurrekontua: 14 milioi euro bakoitzarentzat.