
Arratzun eta Muxikan bariku iluntzean [maiatzak 22] emango diote hasiera ekintza eta jai giroz beteriko asteburuari. Sukarrietarrak, ostera, sukalki lehiaketan batuko dira zapatuan.

Hamalau taldek parte hartuko dute Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketan, tartean, Busturialdeko hiruk: Bypasseu, Haritz eta Itsaso eta Nik dakit ba. Lehenengo fasean bost kanporaketa lehiatuko dituzte, horietako bat, ekainaren 12an, Gernika-Lumon.

Emakumeak eta bakeak* gaia ardatz hartuta, Emakumeen Munduak XV. Nazioarteko Kongresua hartu du Gernika-Lumok.

Silvia Perez Cruz, Gari&Maldanbera eta Esanezin taldeak izango dira aurtengo Haziberri festibalaren protagonistak. Gaur [maiatzak 20] plazaratu dute Europako Herrien parkeak hartuko duen jaialdiaren VI. ekitaldia. Sarrerak gaur ipiniko dituzte salgai, 18:00retatik aurrera.

Gernika-Lumoko Sare Feministak eta Busturialdeko Itaiak elkarretaratzeak deitu dituzte bihar [maiatzak 21] arratsaldean, Merkurion: sare feministakoek 18:00ean ipini dute hitzordua eta Itaiakoek, 20:30ean.

'Ezer ez delako amaitzen' antzezlan multidiziplinarra taularatuko dute bost ikastetxetako ikasleek, barikuan (maitzak 22), Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.