'Andrea Chénier' opera ezaguna ikustera joateko aukera dute gernika-lumotarrek
Bilboko Abao Operak eta Gernika-Lumoko Kultur Etxeak elkarlanean antolatuta, ekainaren 1ean Euskalduna Jauregira Giordanoren Andrea Chénier opera ezaguna ikustera joateko aukera eskainiko dute. Izan ere, opera zaleek, Laguna txartelarekin, Bilbora joan etorria egiteko autobuserako txartela eta ikuskizunerako sarrerak eskuragarri izango dituzte 55 eta 60 eurotan, kultur etxean; sarrerak agortu arte eskainiko dutela aukera hori esan dute.
Opera 19:30ean hasiko da, eta 22:30ak arte iraungo du, beraz, 18:00etan jarri dute hitzordua udalerriko autobus geltokian. Bestalde,22:45ean aterako dira Euskalduna Jauregitik.
1789ko Frantzian girotuta, operak Andrea Chénier poeta, Maddalena di Coigny kondesa eta Gérard zerbitzariaren arteko maitasun eta gatazka istorio tragikoa kontatzen du, Frantziako Iraultzaren testuinguruan.