
Gernikako gerra-presoen ospitale militarra zarratu zuteneko 86. urteurrenaren testuinguruan, memoria eta historiaren ekitaldiak egingo dituzte datorren astean, Gernika-Lumon. Hilaren 30ean egingo dute 269 in memoriam ekitaldia.

Gernika-Lumoko Udalak 30 urte bete dituen ICLI GKEri harrera egin dio gaur [maiatzak 19], udaletxean. Pedro Mugarra ICLIko ordezkariak udalak azken hamar urteetan egindako ekarpena eskertu du.

Ereñoko XIII. Enduro Lasterketa azken urtekotako "gogorrena" izan da. Markos Beraza nafarra izan da kategoria nagusian, senior mailako Txapelketan, irabazlea. Izena emadako 115 parte hartzaileen erdiak baino ezin izan zuen helmuga harrapatu.

Kalitate handiko proiektu digitalak gailendu dira aurtengo Kaixomundua.eus webgune lehiaketaren VII. edizioan. Euskal Herriko 1.400 ikaslek parte hartu dute, eta besteren artean, Bermeoko eta Mutrikuko ikasleek jaso dituzte sari nagusiak.

Eatar, gernika-lumotar eta zornotzarrez osatutako Eztandap taldeak urrats bat gehiago egin du: ‘Itzalak’, beren hirugarren lana, kaleratzeko prest dute. Formazioan aldaketa bat izan arren, makineria ondo olioztatuta eta "oholtzara igotzeko prest" dago.

Inoiz baino euskara gehiago entzuteko asmoz, AEK-k 65 mintzodromo antolatuko ditu, Euskal Herriaren luze-zabalean, tartean Bermeon eta Gernika-Lumon.