Herritarren parte hartzea, HAPOren diagnostikoaren 1. fasearen giltzarria
Ibarrangeluko udal gobernu taldea Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) diagnostikoa egiteko asmoz da, eta herritarren iritziak nahiz iradokizunak bilduko ditu, ekainetik uztailera bitartean. Hain zuzen ere, herritarrak HAPOren inguruko lanketan parte hartzaile aktibo izan daitezen, hurrengo astean abiatuko duten 1. parte hartze faseari dagokion egutegiaren berri eman dute udaletik.
Hilaren 27an ekingo diote parte hartze diagnostikoaren lehen faseari. Herritarrek HAPOren berri izan dezaten, formakuntzarako eta informazio hedapenerako berbaldia egingo dute, 19:00retan hasita, Kultur Etxean. Bertan, HAPO zer den eta “zertarako eta norentzat” egiten den argituko diete hurreratzen diren ibarrangelutarrei. Ekainaren 11n, udal pilotalekuak parte hartze karpa irekia hartuko du, 16:30etik 19:00etara artean.
Parte hartze horren sustapenarekin aurrera egitea izando du helmuga, hain zuzen, ekainaren 18ko jardunaldiak ere: Espazio publikoa, ingurumena, mugikortasuna, etxebizitza eta ekipamendu publikoak izango dituzte langai, 19:00retatik aurrera, Kultur Etxean. Azkenik, uztailaren 2an, toki eta ordu berean, parte hartze tailerrean biltzeko deialdia luzatu die udalak herritarrei; hirigintza barneratzailea eta inklusiboa izango dute hizpide saio horretan.