Jubilatuen bazkariak 800 lagun bildu ditu Jai Alai frontoian
Gernika-Lumoko jubilatuak urteroko bazkarian bildu ziren joan den zapatuan (maiatzak 16), Jai Alain. Udalerriko frontoia 800 lagunen topaleku izan zen, eta jardunaldia jaiaren eta bizikidetzaren epizentro bilakatu zen. Hala, topaketa hori “tokiko egutegiko hitzordu sozial” bezala nabarmendu dela adierazi dute udal ordezkariek, izan ere, hamazazpigarren edizioa izan zen asteburukoa.
“Udalak, jarduera honekin, erretiratuentzako topagune, aintzatespen eta harreman sozialerako gune bat eskaintzea du helburu”, diote udal ordezkariek. Ze, bazkari herrikoiak gastronomia eta jai giroa uztartu zituen, eta udalerriko pertsona askorentzat “erreferentzia gune gisa duen papera” indartu zuela uste dute.