Eskualdeko eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa mailako "hamabost erakundetik gora" hartu ditu Gernika-Lumoko Jai Alai frontoiak gaur goizean [urtarrilak 31], Busturialdeko I. Boluntariotza Azokan. 300 gazte baino gehiago bildu ditu "boluntariotza kulturaren grina" pizteko azokak.
Gernikako gerra presoen ospitale militar izandakoa memoria leku modura seinaleztatu dute gaur [urtarrilak 31]. Bertan zendutako zenbait gatiburen senideak egon dira, Pipergorri elkarteko lantaldeaz gain. Ordezkari politiko eta instituzionalek "memoria demokratikoan urrats handia egin dela" azpimarratu dute.
HITZAk Busturialdean WhatsApp kanala zabaldu du albisteak, informazio interesgaria, eskualdeko gaurkotasuna jarraitzeko beste modu bat emateko.
Kandelario, San Blas eta Santa Ageda ospakizunek hartuko dituzte, neguaren gordinenean, Busturialdeko bazterrak.
Publikoa, gertukoa eta familiarra. Pertsonengan oinarritutako hezkuntza ardatz duen eskola da Gautegiz Arteagako Montorre herri eskola, ikasle zein familiei arreta pertsonalizatua eskaintzen diena. Naturagaz harremanean dagoen zentroa ere bada, eskola komunitate aktiboduna.
Herritarrek otsailaren 19ra arteko epea dute Busturialdea-Urdaibaiko Plan Estrategikoan parte hartzeko; galdetegi baten bitartez egin beharko dute hori.
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAk parte hartze saioak deitu ditu otsailerako.