HITZA eraberritzeko zuen ekarpena ezinbestekoa da
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAk parte hartze saioak deitu ditu otsailerako.
Eraldaketa edota eraberritze prozesuan murgilduta dago Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZA. Hausnarketa prozesua burutu ostean, norabide berria hartzeko apustua egin du, eta horretarako, harpidedunak, irakurleak zein eragileak ezinbestekoak izango direla argi dauka lantaldeak.
Bere oinarri, balio eta izaerari eutsiz, bide berriei ekiteko garaia heldu zaio proiektuari. Eraldaketa hori ez da egun batetik bestera etorriko, eta prozesu hori ondo definitzeko elkarlana beharrezkoa izango da. Beraz, otsailerako parte hartze saioak deitu dituzte. Zuen iritziak eta ekarpenak entzun nahi dituzte. Zuekin bildu, hausnartu eta ildo berriak elkarrekin zehaztea garrantzitsua da.
Garaian garaiko beharrizan eta baliabideetara egokitzea ezinbestekoa izan da orain arte, eta hemendik aurrera ere horixe da proiektuaren helburua. Horretarako, papereko edizioari (egunkaria) zein edizio digitalari (webguneak), ikus-entzunezko euskarriei eta sare sozialei buruzko azterketa eta hausnarketa burutu dute, eta parte hartze saio horien bidez, zuen hausnarketak, iritziak eta proposamenak jaso nahi dituzte.
Beraz, zuen herri edota eskualdean deitu dituzten parte hartze saioetara gonbidatu nahi zaituzte. Asistentzia konfirmatzea eskertzen da: lh@hitza.eus / 747 49 29 25. Harpidedunak, irakurleak, eragileak, bezeroak… Herritar denen parte hartzea nahi dute, eta, horregatik, deialdi zabalak egin dituzte; zuentzat data egokiena dena aukeratu, eta hurbildu! HITZA denen ahotsa da, eragileen bozgorailu; horrela eta horretarako sortu zen, horri eutsiz garatu eta hazi da, eta aurrerantzean ere horri helduz emango ditu aurrerapausoak.
Deialdiak:
- OTSAILAK 18
GERNIKA-LUMO
19:00. Astra. - OTSAILAK 19
BERMEO
19:00. Gizarte eta Kultura Etxea.