Espainiako Kosta Zuzendaritzaren proiektuak Elantxobe eta Gaztelugatxe konektatzea dauka helburutzat. Proiektua joan den astean onartu zuten osoko bilkuran.
Eneko Bilbao kortezubitarra nagusitu da asteburuan Nabarnizko pilotalekuan erabaki den Bizkaiko Giza Proba Txapelketan. 17 puntugaz irabazi du.
Grupo Intxausti - Gernika Rugby Taldeak 64-12 galdu du Barça Rugbiren kontra, Ohorezko Mailako zortzigarren jardunaldian. Hurrengo partidua etxean jokatuko dute, Urbietan, Recoletas Burgos - Universidad de Burgos taldearen kontra.
150 pertsonek parte hartu zuten zazpigarren lehiaketan. Irabazlea Itxasne Beaskoetxea izan zen.
Olatz Arrizabalagak 22-8 irabazi dio Leire Garairi, lau eta erdiko txapelketako final laurdenetako partiduan. Finalerdietan bere klubeko kide Enara Gaminde izango du aurkari, abenduaren 4an.
Bigarren itzuliko lehen finalaurrekoa jokatu zuten zapatuan Amurrion, eta Onintza Enbeita Maguregi laugarren sailkatu zen; Alaia Martin Etxebestek lortu zituen puntu gehien. Abenduaren 3an jakingo da zeintzuk arituko diren Txapelketa Nagusiko finalean.
Azaroaren 23an, 15:00etan, antolatu dute saioa. Tailerra bere kontura lan egiten duten pertsonentzat egongo da bideratuta
Menekok marka irudia aldatu du, eta logotipo "berria, modernoa eta bateratua" kaleratu du. Menekoren eta hamazortzi Landa Garapenerako Elkarteen lana indartu egingo da, "Euskal Landa Garapeneko Sare bat eta Lurralde izeneko zerbitzu bat sortuz".
Lointek Gernika Bizkaiak 68-70 irabazi zio Cadí La Seuri, kanpoan. Partidu oso berdinduaren ondoren, Brooque Williamsek azken txanpan hiruko jaurtiketa saskiratu du, Malosteko taldeari partidua emanez. Hurrengo partidua abenduaren 1ean jokatuko dute; tartean, FIBA geldialdia edukiko dute.