Landa Garapeneko Elkarteen Federazioak irudi korporatibo berria dauka
Menekok marka irudia aldatu du, eta logotipo "berria, modernoa eta bateratua" kaleratu du. Menekoren eta hamazortzi Landa Garapenerako Elkarteen lana indartu egingo da, "Euskal Landa Garapeneko Sare bat eta Lurralde izeneko zerbitzu bat sortuz".
Meneko da Bizkai, Araba eta Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazioa, eta marka irudia aldatu du, logotipo “berria, modernoa eta bateratua” kaleratuz. Zehaztu dutenez, bai Bizkai, Araba eta Gipuzkoako federazioak, bai lurralde bakoitzeko federazioek, bai horiek osatzen dituzten hamazortzi Landa Garapen Elkarteek partekatuko dute irudi berria, horien guztien arteko batasuna eta lankidetza islatzeko.
Irudi korporatiboaren aldaketa federazioa garatzen ari den Plan Estrategiko berriaren ondorioa da, plan horregaz federazioaren barneko zein kanpoko komunikazioa hobetu eta LGEen artean lankidetza handiagoa sustatu gura dutelako.
“Itsasoa, eguzkia eta mendia kontzeptuak batuz eta euskal tipografiarekin lagunduz, logo berriak Euskal Autonomia Erkidegoko herri eta txoko guztiak barne hartzea du helburu”, adierazi dute ordezkariek. Hala, irudi berriak, 1998tik indarrean zegoena ordezkatuko du.
Federazioak, gainera, jakinarazi du Menekoren eta hamazortzi Landa Garapenerako Elkarteen lana indartu egingo dela, “Euskal Landa Garapeneko Sare bat eta Lurralde izeneko zerbitzu bat sortuz”; zerbitzu hori HAZI Fundazioak kudeatuko du.
“Lege berriaren arabera, landa garapen irakunkorra funtsezko faktorea da Bizkai, Araba eta Gipuzkoako ekonomia, gizarte eta lurralde kohesioarako, eta rural-proofing ikuspegia du oinarri, gure landa inguruneari eragiten dioten politikak diseinatzeko orduan”, azaldu dute. Hala, Menekok landa ingurunea gainerako lurraldeekin berdindu gura du, “berrikuntzari, modernitateari eta ekintzailetzari dagokionez”.