Pello Bilbao Lopez de Armentia txirrindulari gernikarra omendu dute Aixerrotape taldekoek. Ohorezko aurreskua dantzatu eta txapela zein lore sorta bat oparitu diote.
Lehenengoz egin dute jaia Gernika-Lumon, eta antolatzaileen berbetan, "arrakastatsua" izan da.
Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Iparraldeko hamahiru zesta eskoletako ordezkariak batuko dira Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, bi asteburuz.
400 parte hartzaile baino gehiago batu dira aurten Bermeo eta Mundaka arteko itsas zeharkaldian. 26 minutu eta 31 segundoko marka egin du probako azkarrenak.
Azken lau urteotan egon den karguan jarraituko du hautetsi jeltzaleak. Historian lehenengoz emakume hautetsiak dira gehiengoa.
Erritmoak eta soinuak toki alternatiboetan entzun ahalko dira aste honetan zehar. Gaur Kaltzada Egoitza girotuko dute biolin eta orkestrako ikasleek 18:00etan hasita, eta Elai-Alai areto txikian ordu berean entzun ahalko dira besteren artean, triki, piano, txistu eta flauta doinuak.
200 bat umek parte hartu dute Gernika-Lumoko Duatloi Txikian. Giro onagaz eta zirkuitu seguruagaoan egin dute aurten proba.
Atzo identifikatu zuten zapatuan Bermeoko portuan aurkitutako gorpua, eta SOS Desaparecidok jakinarazi duenez, ekainaren 4ean desagertu zen gizonezkoagaz bat dator.