
Paradisu txiki baten nostalgia
Pedro Durana zinegileak Derioko Seminarioan emandako urteak gogoratu ditu Doru Ionut Prisacariurekin elkarlanean zuzendutako ‘Seminario’ dokumentalean.

"Iparragirreren gitarra sinbolo bat da eta horrek egiten du berezi"
Laura Vicario luthierrak Bilboko Bailen kalea dauka lantokia, eta datozen hilabeteetan enkargu berezi bati egin beharko dio aurre: Jose Maria Iparragirre koplalariaren gitarra zaharberrituko du.

Lointek Gernika Bizkaiak F multzoko bigarren postua sendotu du
Olivaisen aurka izan zuen atzo Eurokopako hitzordua talde gernikarrak, Coimbran (Portugal), eta 46-70 nagusitu zen. Domekan [azaroak 3] ligako partidua dauka Quesos El Pastoren kontra, Malosten.

Gernika Rugby Taldeak Cristian Cabanes entrenatzailea ordezkatzea erabaki du
Gaur eman du taldeak erabakiaren berri, Ohorezko B Mailan lehiatzen ari den taldearen arduradun berriak Eduardo Maidagan eta Kemen Goitiandia izango dira aurrerantzean. Basurdeek zazpigarren jardunaldia jokatuko dute zapatuan [azaroak 2]. 16:00etan dute hitzordua Urbietan.

Bigarren porrota jaso du Lointek Gernika Bizkaiak, ligan
Valencia Basketek 66-63 hartu zuen mendean talde gernikarra, zapatuan. Partidua luzapenean erabaki zen. Eguenean [urriak 31] Eurokopako hirugarren hitzordua du taldeak Olivaisen aurka, 20:30ean, Coimbran (Portugal).

"Gozatzera irtengo naiz Jai Alai frontoira"
Hamasei urtez aritu da puntista gernikarra Daniako (Floria, AEB) frontoian lehiatzen. Aurten, Euskal Herrira bueltatzeko erabakia hartu du, eta Urriko Opena jokatuko du Lopez bikote duela.

Domekan hasiko du Busturia Txirrindulari Taldeak ziklokros denboraldia
Lehenengo urteko gazte mailako bi kirolarik parte hartuko dute domekako proban. Taldea 2020ko denboraldia prestatzen hasi da dagoeneko, eta izena emateko deialdia zabaldu dutela adierazi dute

Hiru domina lortu ditu Xixili Taldeak XXII. Xixili Torneoan
Eskuratutako hiru dominak taldekako txapelketan lortu zituzten, atzo, Gernika-Lumoko Santanape Kiroldegian. Kirolariak banaka zein taldeka lehiatu ziren goizeko eta arratsaldeko saioetan.

15. postuan sailkatu da Maria Zorroza Skymasters Munduko Txapelketako finalean
Zapatuan [urriak 19] lehiatu zuten 70 bat mendi korrikalarik proba, Limone Sul Gardan (Italia). Lasterketako sailkapen orokorrean 44.a izan zen, eta Migu Run Skyrunner World Series denboraldia 21. postuan bukatu du gernikarrak.

Elkartasun keinuz ospatu dute X. Euskal Jaia, Kanpantxun
Eguerdian elkartu dira ajangiztarrak Kanpantxuko plazan, eta Altsasuko gazteen eta Kataluniako buruzagi independendisten alde egiteko koreografia dantzatu dute herriko gazteek. Ostean, baserriz baserri egin dute poteoa.

Hitzordu garrantzitsuak ditu Gernika Rugby Taldeak asteburuan
Zapatuan [urriak 19] jokatuko dituzte partiduak Ohorezko B Mailako (16:30ean, Urbietan) zein Euskal Ligako nesken taldeek (17:00etan, Errioxan).

Bengoetxea VI.ak eta Artolak indarrak neurtuko dituzte Santanape pilotalekuan
Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkaren B multzoko bigarren jardunaldiko hitzordua dute pilotariek, bihar. Aurretik, Olaizola II-Aretxabaleta eta Peña II-Albisu bikoteen arteko neurketa jokatuko da.

204 lagun elkartu dira V. Gorozikako Mendi Martxan
Basoa bota dutela-eta, aurreko ekitaldietan egindakoaren kontrako noranzkoan egin dute ibilbidea, eta parte hartzaileek "urterokoa baino politagoa" izan dela onartu dute.