Kiroltasunez, ondo pasatzen
200 bat umek parte hartu dute Gernika-Lumoko Duatloi Txikian. Giro onagaz eta zirkuitu seguruagaoan egin dute aurten proba.
Umetatik kiroltasun balioak sustatzeko hainbat ekintza egiten dituzte Gernika-Lumon urtero. Horietako bat da Duatloi Txikia. Udalerriko ikastetxeetako umeak elkarregaz aritzen dira korrika eta bizikletan. Giro onean eta lagunartean egiten dute arratsalde pasa.
Aurten Lurgorriko aparkalekura lekualdatu dute proba, eta horrela, zirkuitu seguruagoa osatu dute. Eguraldia lagun, zapatu arratsaldean 200 bat ikasle elkartu ziren bertan.
Mailaka eta txandaka aritu ziren (benjaminaurrekoak, benjaminak, alebinak, eta haur mailakoa) eta adinaren araberako zirkuituak gainditu behar izan zituzten. Amaieran, denek jaso zituzten dominak.