Joan den zapatuan, Urdabai Eskubaloi Taldeko nagusiek, 2012-2013 denboradiko estreineko partidak jokatu zituzten, zorte ezberdinagaz. Emakumezkoen talde- ak, esaterako, 18-16 irabazi zuen ligako lehenengo partida Muskizen kontra. Urdaibai taldetik azaldu dutenez, “alde handiagoagatik” irabazteko aukera izan zuten, baina bigarren zatian zenbait proba egin zituen Iker Romero entrenatzaileak, eta behera egin zuen taldeak. Urdaibaikoek jakinarazi dutenez, sei goleko aldea izan zuten partidaren zenbait momentutan, eta Muskizek ez zuen golik sartu lehenengo hamabost minutuetan. Gizonezkoen nagusien taldeak, bestealde, 25-27 galdu zuen, Galdakaoren kontra. Taldekoen berbetan, “partida arraroa izan zen epailearen erruz”. Jokalari asko kanporatu zituen bi minuturako, eta “dudazko erabakiak” hartu zituen. Mutilek be partida irabazteko aukera izan zuten. Norgehiagoka amaitzeko lau minuturen faltan, esaterako, bi goleko errenta zuten, baina Galdakaokoek partidari buelta emotea lortu zuten. Udazken txapelketa Urdaibairen harrobiko taldeek, bestalde, Udazken Txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan. Talde guztiek irabazi zuten emakumezkoen kadeteen taldea izan ezik. Mutilek, esaterako, zapatuan jokatu zuten, Urdanetaren (Leioa) kontra. Urdaneta talde oso sendoa da maila guztietan, eta horrenbestez, taldeko kideak pozarren azaldu dira, hiru partidak irabazita. Gazte mailakoek 23na bardindu zuten, baina penalti jaurtiketetan nagusitu ziren. Kadeteek, bestalde, 24-21 irabazi zuten. Amaitzeko infantilek 32-10 irabazi zuten. Emakumezkoek, bestalde, domekan jokatu zuten, Leizaranen (Andoain; Gipuzkoa) kontra. [...]
Joan den asteburuan, Bermeo Futbol Taldeak denboraldiko bosgarren partida bardindu zuen. Hain zuzen, bertoko taldeak bina bardindu zuen Zamudioren kontra. Partida bat irabazita eta bost bardinduta, bermeotarrak partidarik galdu barik jarraitzen dute denboraldi hasieran. Zamudioren kontra, esaterako, atzetik joan ziren markagailuan, baina birritan bardindu zuten norgehiagoka, Zuluren golei esker. Zulu izan zen partidako protagonista nagusia bermeotarren artean, bi golak sartu baitzituen. Lehenengoa penalti baten alderatzea harrapatuta, eta bigarrena area barruan egindako jaurtiketa on baten ostean. Sei jardunaldi jokatuta, Bermeo sailkapeneko zortzigarren postuan dago, zortzi puntugaz. Gernika puntu bakarrera du.
Bertoko bertsolari bi eta gonbidatu bat. Hori da Liligiro izenburupean Lilibertsok proposatzen dituen bertso-afarien ardatza. Joan den barikuan eduki zuten Liligiroren hitzorduetan lehena, Ean, eta 35 lagun batu ziren Zakilixut elkartean Julen Erezuma,...
Laugarren euskal jaiaren atarian, azken entsegua barikuan egingo dutela jakinarazi dute Elai-Alai dantzari taldeko kideek. Hain zuzen, Pasealekuko frontoian elkartuko dira, 19:30ean. Zapatuko egun handia orduko, gainera, izango da bestelako aperitiborik, eguenean XX. mende hasierako euskal jantzi tradizionalaren inguruko berbaldia egongo baita. Hori ere Pasealekuan egingo dute, 19:30ean. Dagoeneko sagai daude bazkarirako txartelak. Turismo bulegoan, kultur etxean, Etxarte tabernan, Auzokoa tabernan eta Lagun Etxea tabernan eskuratu daitezke. Zapiak be toki horietan daude salgai, baita Euskal souvernir dendan be. Bazkarirako txartelak 15 euro balio du (umeek, 8 euro) eta zapiak 2 euro. Euskal jaiko egitaraua (urriak 6): 09:00etan. Azoka berezia: sukalkia eta ardoa, Merkatu plazan. 10:00-15:00. Umeen txokoa. Ehunzangok antolatuta, Merkatu plazan. 12:00etan. Txupinazoa, Arrano kultur taldearen eskutik. Ostean, kupel zabaltzea eta taloen txosna, Merkurio iturrian. Herriko kaleetan zehar: Euskal Herriko kantagunea. Elai-Alai dantzari taldea eta Erro Bat Baionako dantza taldea. Segundo Olaeta musika eskolako trikitilariak eta txistulariak. Gazteak taldearen txistu, trikitixa, gaita eta kalejira, Ondalan erraldoien konpartsarekin. 13:00etan. Pertsonai mitologikoak, Orritz taldekoen eskutik, herriko kaleetan zehar. Gernika Folk Fanfarriak be giroa alaituko du, Segundo Olaeta musika eskolatik. 13:00etan. Herri kirolen erakustaldia egingo dute Artekalen. Harrijasotzaileak: Aimar Irigoien, Jose Ramon Iruretagoiena eta Izeta Bigarrena. Aizkolariak: J.M. Esnaola, Eneko Saralegi, Jon Rekondo [...]
Datorren urteko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei begira zenbait hausnarketa egin behar dituztela jakinarazi zuten barikuan, jaien inguruko balorazioa egiteko prentsaurrekoan. Kultura zinegotzi Aingeru Astuik azaldu legez, «baloratu behar dugu komenigarriagoa ote den su artifizialak egun bitara murriztea baina kalitate handiagoko suziriak eskaintzea edota bardin jarraitzea». Hausnarketa hori egitekotan gelditu dira, jende gutxi hurbildu zelako irailaren 10eko suziriak ikustera. Aurtengo jaien balorazioa, halanda be, «positiboa» dela esan zuen Idurre Bideguren alkateak, «jaietako programan aurreikusitako ekitaldi guztiak ospatu dira eta horietan herritarren parte-hartzea garrantzitsua izan da». Garbitasun aldetik be, herria beste urte batzuetan baino garbiagoa egotea lortu dutela azaldu zuen. Balorazio positiboa egin arren, beti be, gauzak hobetu daitezkeela adierazi zuten. Adibidez, datorren urtera begira irailaren 7an Almikatik egiten den jaitsieraren antolaketa berrikusi egingo dutela azaldu zuen Astuik, «segurtasun neurriak bermatzeko helburuarekin». Aurtengo parte hartzea jaitsieran aurrekoetan baino handiagoa izan da eta «istripuak ekidin asmoz» egingo dute hausnarketa. Egunik jendetsuena, sukalkia Ohi legez, arrantzale egunean sortutako giroa nabarmendu zuten, nahiz eta, talko hautsen ondorioz urtero gertatzen diren arazo bardinak gertatu direla adierazi. «Zoritxarrez, botatzen diren kantitateak oraindik be handiegiak dira», esan zuten eta kaleak ureztatzen dituzten arren, talkoa hiruzpalau egunetan ez dela kentzen ohartarazi zuten, beste behin be. Aurtengo jaietako [...]
Erpin 360º, Vertice Cine eta Baleukok ekoitzitako eta Luis Mariasek zuzendutako bi ataleko ‘Gernika bajo las bombas’ tv movie-aren emanaldi berezia egongo da gaur Gernika-Lumon bertan. Lizeo Antzokian izango da saioa, 19:00etan, eta joatek...
Euskal enpresetara egiten dituen bisiten agendaren barruan, Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua Ajangizko Maier enpresa bisitatzen egon da gaur. “Automobilgintzaren sektoreko enpresa hau Eus...
Gernika Futbol Taldeak 2012-2013 denboraldiko lehen garaipena lortu du, Leioaren kontra. Leioarrak lider bezala heldu ziren Urbietara, baina gernikarrak gehiago izan ziren, eta azkenean, 2-1 nagusitu ziren. Seigarren jardunaldian denboraldiko lehen par...
Bihartik urriaren 18ra bitartean Bakea bidez bide erakusketa hartuko du Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoak. 36ko gerrako bonbardaketak gogoratzea dauka helburu erakusketak, eta Pforzheimgo (Alemania) Achim Heinkel zilargilearen eta Roland Ruisz pintore e...
Datorren astean hasiko ditu Gernika-Lumoko Udalak Juan Calzada kalea egokitzeko lanak. Hain zuen, Pasealekuko komun publikoetatik Sarasperainoko bide zatia konponduko du udalak, oinezkoentzako espaloiak handituz. Hala, 3,1 metroko espaloiak egingo ditu...
Denboraldia ezinhobeto hasi du Bizkaia Gernika Rugby taldeak, lau partidetatik laurak irabazi baititu. Asteburuan derbia jokatu dute basurdeek, Ampo Ordiziaren aurka, eta 16-34 irabazi dute. Hartara, bost puntu gehitu ditu Gernika-Lumoko taldeak, Ohorezko Mailako buruan mantenduz. Ordizian jokatutako partidan joan den denboraldiko arantza kendu dute basurdeek, orduko hartan ligako bi partidak irabazi baitzituzten ordiziarrek. Partidako fitxa: Ampo Ordizia: Crende, Aierbe, Darkintis, del Rio, Quarrie, Alvarez de Eulate, Tudela, Groenewald, Suso, Kroll, Mattaruco, Puyadena, Simpson, Aizpurua eta Sills. Abanzabalegik, Malkorrak eta Iruarrizek be jokatu zuten. Bizkaia Gernika R. T.: Dias, Lasa, Iñigo Urrutia, Astarloa, Zabaloy, Hernandez, Magunazelaia, Amosa, Mirones, Cusack, Garcia-Parrado, Wilson, Torres, Mazzochi eta Forestier. Iraizozek, Mongek, Duranek, Lopategik, Etxeberriak eta Salasek ere jokatu zuten.