Juan Calzadako obren bigarren fasea hurrengo astean hasiko du udalak
Datorren astean hasiko ditu Gernika-Lumoko Udalak Juan Calzada kalea egokitzeko lanak. Hain zuen, Pasealekuko komun publikoetatik Sarasperainoko bide zatia konponduko du udalak, oinezkoentzako espaloiak handituz. Hala, 3,1 metroko espaloiak egingo ditu...
Datorren astean hasiko ditu Gernika-Lumoko Udalak Juan Calzada kalea egokitzeko lanak. Hain zuen, Pasealekuko komun publikoetatik Sarasperainoko bide zatia konponduko du udalak, oinezkoentzako espaloiak handituz. Hala, 3,1 metroko espaloiak egingo dituzte alde bietara. Gainera, saneamendua be barriztuko du udalak, obrak aprobetxatuz.
Alhondiga kalean be espaloi zabalagoak egingo dituzte obren bigarren fase horretan. Guztira, 384.000 euroko aurrekontua du Gernika-Lumoko Udalak lanak egiteko. Horietatik, 158.000 euro ordainduko ditu udalak, eta 226.000 euroko laguntza hartuko du lanotarako.