‘Bakea bidez bide’ erakusketa zabalduko dute bihar
Bihartik urriaren 18ra bitartean Bakea bidez bide erakusketa hartuko du Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoak. 36ko gerrako bonbardaketak gogoratzea dauka helburu erakusketak, eta Pforzheimgo (Alemania) Achim Heinkel zilargilearen eta Roland Ruisz pintore e...
Bihartik urriaren 18ra bitartean Bakea bidez bide erakusketa hartuko du Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoak. 36ko gerrako bonbardaketak gogoratzea dauka helburu erakusketak, eta Pforzheimgo (Alemania) Achim Heinkel zilargilearen eta Roland Ruisz pintore eta egilearen eskutik dator.
2009an izan ziren Euskal Herrian Heinkel eta Ruisz, Pforzheim-Gernika: Frieden erfahren bizikleta ibilaldian. Gernikako Txirrindulari Elkarteko txirrindulariekin batera, eta Gernika abiapuntutzat hartuta, Otxandio, Durango, Eibar, Ermua, Markina eta Elgetan zehar ibili ziren hiru egunez. Roland Ruiszek zazpi marrazki egin zituen, Heinkel-ek, herri horietan izan zituen harremanetan eta horietatik ateratako ondorioetan oinarrituta, zilarrezko objektuak.