Suzirien egunak hirutik bira murriztea komeni den aztertuko dute datorren urtera begira
Datorren urteko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei begira zenbait hausnarketa egin behar dituztela jakinarazi zuten barikuan, jaien inguruko balorazioa egiteko prentsaurrekoan. Kultura zinegotzi Aingeru Astuik azaldu legez, «baloratu behar dugu komenigarriagoa ote den su artifizialak egun bitara murriztea baina kalitate handiagoko suziriak eskaintzea edota bardin jarraitzea». Hausnarketa hori egitekotan gelditu dira, jende gutxi hurbildu zelako irailaren 10eko suziriak ikustera. Aurtengo jaien balorazioa, halanda be, «positiboa» dela esan zuen Idurre Bideguren alkateak, «jaietako programan aurreikusitako ekitaldi guztiak ospatu dira eta horietan herritarren parte-hartzea garrantzitsua izan da». Garbitasun aldetik be, herria beste urte batzuetan baino garbiagoa egotea lortu dutela azaldu zuen. Balorazio positiboa egin arren, beti be, gauzak hobetu daitezkeela adierazi zuten. Adibidez, datorren urtera begira irailaren 7an Almikatik egiten den jaitsieraren antolaketa berrikusi egingo dutela azaldu zuen Astuik, «segurtasun neurriak bermatzeko helburuarekin». Aurtengo parte hartzea jaitsieran aurrekoetan baino handiagoa izan da eta «istripuak ekidin asmoz» egingo dute hausnarketa. Egunik jendetsuena, sukalkia Ohi legez, arrantzale egunean sortutako giroa nabarmendu zuten, nahiz eta, talko hautsen ondorioz urtero gertatzen diren arazo bardinak gertatu direla adierazi. «Zoritxarrez, botatzen diren kantitateak oraindik be handiegiak dira», esan zuten eta kaleak ureztatzen dituzten arren, talkoa hiruzpalau egunetan ez dela kentzen ohartarazi zuten, beste behin be. Aurtengo jaietako [...]
Datorren urteko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei begira zenbait hausnarketa egin behar dituztela jakinarazi zuten barikuan, jaien inguruko balorazioa egiteko prentsaurrekoan. Kultura zinegotzi Aingeru Astuik azaldu legez, «baloratu behar dugu komenigarriagoa ote den su artifizialak egun bitara murriztea baina kalitate handiagoko suziriak eskaintzea edota bardin jarraitzea». Hausnarketa hori egitekotan gelditu dira, jende gutxi hurbildu zelako irailaren 10eko suziriak ikustera.
Aurtengo jaien balorazioa, halanda be, «positiboa» dela esan zuen Idurre Bideguren alkateak, «jaietako programan aurreikusitako ekitaldi guztiak ospatu dira eta horietan herritarren parte-hartzea garrantzitsua izan da». Garbitasun aldetik be, herria beste urte batzuetan baino garbiagoa egotea lortu dutela azaldu zuen.
Balorazio positiboa egin arren, beti be, gauzak hobetu daitezkeela adierazi zuten. Adibidez, datorren urtera begira irailaren 7an Almikatik egiten den jaitsieraren antolaketa berrikusi egingo dutela azaldu zuen Astuik, «segurtasun neurriak bermatzeko helburuarekin». Aurtengo parte hartzea jaitsieran aurrekoetan baino handiagoa izan da eta «istripuak ekidin asmoz» egingo dute hausnarketa.
Egunik jendetsuena, sukalkia
Ohi legez, arrantzale egunean sortutako giroa nabarmendu zuten, nahiz eta, talko hautsen ondorioz urtero gertatzen diren arazo bardinak gertatu direla adierazi. «Zoritxarrez, botatzen diren kantitateak oraindik be handiegiak dira», esan zuten eta kaleak ureztatzen dituzten arren, talkoa hiruzpalau egunetan ez dela kentzen ohartarazi zuten, beste behin be.
Aurtengo jaietako egunik jendetsuena irailaren 15a izan da Bermeoko Udalak eta Jai Batzordeak egindako balorazioaren arabera. Kultura zinegotziaren esanetan, «Bermeoko estropada eta sukalki txapelketa egin ziren egun horretan eta parte hartzea garrantzitsua izan zen, bai bermeotarren aldetik eta bai kanpotik etorritakoen pertsonena be. Sukalki txapelketan, 200 kazola aurkeztu ziren». Santa Eufemia egunean be, nahiz eta postu gutxiago egon, pertsona asko hurbildu zirela adierazi zuen eta Gazteluko jaia be «primeran» egon zela nabarmendu zuen.
Danborradak
Datorren urtera begira hausnartu beharreko beste gauza bat danborradak direla esan zuten prentsaurrekoan. «Nagusien danborrada ondo egon bazen be, txikien danborradan ume gutxik parte hartudute aurton. Horregatik, hurrengo urtera begira, antolatzaileekin batera, beste planteamendu bat egin beharko dela erabaki dugu». Aukeretako bat, Kultura zinegotziaren arabera, biakbatera egitea izango litzatekeela esan du baina aztertu beharra dagoela be nabarituta.
Herria garbiago
Ipini dituzten errefortzuen ondorioz, aurtongo jaietan herria garbiago egon dela zehaztu zuten, izan be, «hiru erratz-makina, bi ur kamioi, sastar-batze kamioiak eta udal langileez gain, sei langile gehiago egon dira». Ostalariek be, garbitasuna mantentzeko ahaleginak egin dituztela diote.
Jaietan egon diren ekintza bandalikoen barri be emon dute: hiru edukiontzi erre zituzten Atalde kalean, bi seinale eta Lamerako komun bat apurtu zituzten, hainbat pibot desagertu ziren Talan eta estropada egunean, irailaren 15ean, pintadak agertu ziren olatu-horman. Halanda be, «ez da egon aurrekoetan baino gehiago», nabarmendu zuten.