Urdaibaiko emakumezkoek irabazi egin dute eta gizonezkoek galdu
Joan den zapatuan, Urdabai Eskubaloi Taldeko nagusiek, 2012-2013 denboradiko estreineko partidak jokatu zituzten, zorte ezberdinagaz. Emakumezkoen talde- ak, esaterako, 18-16 irabazi zuen ligako lehenengo partida Muskizen kontra. Urdaibai taldetik azaldu dutenez, “alde handiagoagatik” irabazteko aukera izan zuten, baina bigarren zatian zenbait proba egin zituen Iker Romero entrenatzaileak, eta behera egin zuen taldeak. Urdaibaikoek jakinarazi dutenez, sei goleko aldea izan zuten partidaren zenbait momentutan, eta Muskizek ez zuen golik sartu lehenengo hamabost minutuetan. Gizonezkoen nagusien taldeak, bestealde, 25-27 galdu zuen, Galdakaoren kontra. Taldekoen berbetan, “partida arraroa izan zen epailearen erruz”. Jokalari asko kanporatu zituen bi minuturako, eta “dudazko erabakiak” hartu zituen. Mutilek be partida irabazteko aukera izan zuten. Norgehiagoka amaitzeko lau minuturen faltan, esaterako, bi goleko errenta zuten, baina Galdakaokoek partidari buelta emotea lortu zuten. Udazken txapelketa Urdaibairen harrobiko taldeek, bestalde, Udazken Txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan. Talde guztiek irabazi zuten emakumezkoen kadeteen taldea izan ezik. Mutilek, esaterako, zapatuan jokatu zuten, Urdanetaren (Leioa) kontra. Urdaneta talde oso sendoa da maila guztietan, eta horrenbestez, taldeko kideak pozarren azaldu dira, hiru partidak irabazita. Gazte mailakoek 23na bardindu zuten, baina penalti jaurtiketetan nagusitu ziren. Kadeteek, bestalde, 24-21 irabazi zuten. Amaitzeko infantilek 32-10 irabazi zuten. Emakumezkoek, bestalde, domekan jokatu zuten, Leizaranen (Andoain; Gipuzkoa) kontra. [...]
Joan den zapatuan, Urdabai Eskubaloi Taldeko nagusiek, 2012-2013 denboradiko estreineko partidak jokatu zituzten, zorte ezberdinagaz. Emakumezkoen talde- ak, esaterako, 18-16 irabazi zuen ligako lehenengo partida Muskizen kontra.
Urdaibai taldetik azaldu dutenez, “alde handiagoagatik” irabazteko aukera izan zuten, baina bigarren zatian zenbait proba egin zituen Iker Romero entrenatzaileak, eta behera egin zuen taldeak. Urdaibaikoek jakinarazi dutenez, sei goleko aldea izan zuten partidaren zenbait momentutan, eta Muskizek ez zuen golik sartu lehenengo hamabost minutuetan.
Gizonezkoen nagusien taldeak, bestealde, 25-27 galdu zuen, Galdakaoren kontra. Taldekoen berbetan, “partida arraroa izan zen epailearen erruz”. Jokalari asko kanporatu zituen bi minuturako, eta “dudazko erabakiak” hartu zituen.
Mutilek be partida irabazteko aukera izan zuten. Norgehiagoka amaitzeko lau minuturen faltan, esaterako, bi goleko errenta zuten, baina Galdakaokoek partidari buelta emotea lortu zuten.
Udazken txapelketa
Urdaibairen harrobiko taldeek, bestalde, Udazken Txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan. Talde guztiek irabazi zuten emakumezkoen kadeteen taldea izan ezik.
Mutilek, esaterako, zapatuan jokatu zuten, Urdanetaren (Leioa) kontra. Urdaneta talde oso sendoa da maila guztietan, eta horrenbestez, taldeko kideak pozarren azaldu dira, hiru partidak irabazita. Gazte mailakoek 23na bardindu zuten, baina penalti jaurtiketetan nagusitu ziren. Kadeteek, bestalde, 24-21 irabazi zuten. Amaitzeko infantilek 32-10 irabazi zuten.
Emakumezkoek, bestalde, domekan jokatu zuten, Leizaranen (Andoain; Gipuzkoa) kontra. Gazteek 19-11 irabazi zuten, kadeteek 10-12 galdu zuten eta gaztetxoek 11-8 irabazi zuten.