Barikuan egingo dute euskal jairako azken entsegua
Laugarren euskal jaiaren atarian, azken entsegua barikuan egingo dutela jakinarazi dute Elai-Alai dantzari taldeko kideek. Hain zuzen, Pasealekuko frontoian elkartuko dira, 19:30ean. Zapatuko egun handia orduko, gainera, izango da bestelako aperitiborik, eguenean XX. mende hasierako euskal jantzi tradizionalaren inguruko berbaldia egongo baita. Hori ere Pasealekuan egingo dute, 19:30ean. Dagoeneko sagai daude bazkarirako txartelak. Turismo bulegoan, kultur etxean, Etxarte tabernan, Auzokoa tabernan eta Lagun Etxea tabernan eskuratu daitezke. Zapiak be toki horietan daude salgai, baita Euskal souvernir dendan be. Bazkarirako txartelak 15 euro balio du (umeek, 8 euro) eta zapiak 2 euro. Euskal jaiko egitaraua (urriak 6): 09:00etan. Azoka berezia: sukalkia eta ardoa, Merkatu plazan. 10:00-15:00. Umeen txokoa. Ehunzangok antolatuta, Merkatu plazan. 12:00etan. Txupinazoa, Arrano kultur taldearen eskutik. Ostean, kupel zabaltzea eta taloen txosna, Merkurio iturrian. Herriko kaleetan zehar: Euskal Herriko kantagunea. Elai-Alai dantzari taldea eta Erro Bat Baionako dantza taldea. Segundo Olaeta musika eskolako trikitilariak eta txistulariak. Gazteak taldearen txistu, trikitixa, gaita eta kalejira, Ondalan erraldoien konpartsarekin. 13:00etan. Pertsonai mitologikoak, Orritz taldekoen eskutik, herriko kaleetan zehar. Gernika Folk Fanfarriak be giroa alaituko du, Segundo Olaeta musika eskolatik. 13:00etan. Herri kirolen erakustaldia egingo dute Artekalen. Harrijasotzaileak: Aimar Irigoien, Jose Ramon Iruretagoiena eta Izeta Bigarrena. Aizkolariak: J.M. Esnaola, Eneko Saralegi, Jon Rekondo [...]
Laugarren euskal jaiaren atarian, azken entsegua barikuan egingo dutela jakinarazi dute Elai-Alai dantzari taldeko kideek. Hain zuzen, Pasealekuko frontoian elkartuko dira, 19:30ean.
Zapatuko egun handia orduko, gainera, izango da bestelako aperitiborik, eguenean XX. mende hasierako euskal jantzi tradizionalaren inguruko berbaldia egongo baita. Hori ere Pasealekuan egingo dute, 19:30ean.
Dagoeneko sagai daude bazkarirako txartelak. Turismo bulegoan, kultur etxean, Etxarte tabernan, Auzokoa tabernan eta Lagun Etxea tabernan eskuratu daitezke. Zapiak be toki horietan daude salgai, baita Euskal souvernir dendan be. Bazkarirako txartelak 15 euro balio du (umeek, 8 euro) eta zapiak 2 euro.
Euskal jaiko egitaraua (urriak 6):
- 09:00etan. Azoka berezia: sukalkia eta ardoa, Merkatu plazan.
- 10:00-15:00. Umeen txokoa. Ehunzangok antolatuta, Merkatu plazan.
- 12:00etan. Txupinazoa, Arrano kultur taldearen eskutik. Ostean, kupel zabaltzea eta taloen txosna, Merkurio iturrian. Herriko kaleetan zehar: Euskal Herriko kantagunea. Elai-Alai dantzari taldea eta Erro Bat Baionako dantza taldea. Segundo Olaeta musika eskolako trikitilariak eta txistulariak. Gazteak taldearen txistu, trikitixa, gaita eta kalejira, Ondalan erraldoien konpartsarekin.
- 13:00etan. Pertsonai mitologikoak, Orritz taldekoen eskutik, herriko kaleetan zehar. Gernika Folk Fanfarriak be giroa alaituko du, Segundo Olaeta musika eskolatik.
- 13:00etan. Herri kirolen erakustaldia egingo dute Artekalen. Harrijasotzaileak: Aimar Irigoien, Jose Ramon Iruretagoiena eta Izeta Bigarrena. Aizkolariak: J.M. Esnaola, Eneko Saralegi, Jon Rekondo eta Ruben Saralegi.
- 14:00etan. Erregelak Elai-Alai dantza taldearen eskutik, Merkurio iturrian.
- 15:00etan. Herri bazkaria, Merkatu plazan. Bazkalostean, kantak eta dantzak, Elai-Alai dantza taldearen eskutik.
- 15:30etik 19:00etara. Umeen txokoa. Ehunzangok antolatuta, Merkatu plazan.
- 21:30ean. Erromeria: Luhartz musika taldearen eskutik, Pasealekuan.