Maier bisitatu du Bernabe Unda Industria sailburuak
Euskal enpresetara egiten dituen bisiten agendaren barruan, Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua Ajangizko Maier enpresa bisitatzen egon da gaur. “Automobilgintzaren sektoreko enpresa hau Eus...
Euskal enpresetara egiten dituen bisiten agendaren barruan, Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua Ajangizko Maier enpresa bisitatzen egon da gaur. “Automobilgintzaren sektoreko enpresa hau Euskadiko jarduera ekonomikoan oso garrantzitsua delako” gura izan du hurbilagotik ezagutu.
Maier bezalako enpresen garrantzia baloratu du Undak, “gaur egungo jarduera ekonomikoaren premiekin lerrokaturik daudelako eta Euskadirentzako etorkizuna, enplegua eta aberastasuna sortzen dutelako”. Jaurlaritzaren arabera, “Maier nazioartean zabaldurik dagoen enpresa bat da, urtez urte hazten ari dena eta merkatuari orientatutako teknologiaren alde egiten duena, eta horrek guztiak aukera eman dio atzerriko merkatuetan ongi kokaturik egoteko”