Seigarren jardunaldian irabazi du Gernikak denboraldiko lehen partida
Gernika Futbol Taldeak 2012-2013 denboraldiko lehen garaipena lortu du, Leioaren kontra. Leioarrak lider bezala heldu ziren Urbietara, baina gernikarrak gehiago izan ziren, eta azkenean, 2-1 nagusitu ziren. Seigarren jardunaldian denboraldiko lehen par...
Gernika Futbol Taldeak 2012-2013 denboraldiko lehen garaipena lortu du, Leioaren kontra. Leioarrak lider bezala heldu ziren Urbietara, baina gernikarrak gehiago izan ziren, eta azkenean, 2-1 nagusitu ziren.
Seigarren jardunaldian denboraldiko lehen partida irabazita, Gernikak sailkapenaren behekaldetik ihes egitea lortu du. Hala, hamazazpigarren postutik hamabigarrenera egin du salto bertoko taldeak. Play-off postuak, bestalde, bost puntura dituzte Gernika-Lumokoek.