‘Gernika bajo las bombas’, gaur, Lizeo Antzokian
Erpin 360º, Vertice Cine eta Baleukok ekoitzitako eta Luis Mariasek zuzendutako bi ataleko ‘Gernika bajo las bombas’ tv movie-aren emanaldi berezia egongo da gaur Gernika-Lumon bertan. Lizeo Antzokian izango da saioa, 19:00etan, eta joatek...
Erpin 360º, Vertice Cine eta Baleukok ekoitzitako eta Luis Mariasek zuzendutako bi ataleko ‘Gernika bajo las bombas’ tv movie-aren emanaldi berezia egongo da gaur Gernika-Lumon bertan. Lizeo Antzokian izango da saioa, 19:00etan, eta joateko gonbidapenak kultur etxean edo turismo bulegoan eskuratu ahalko dira, 12:00etatik 18:00etara. Agortu ezean, Lizeo Antzokiko lehiatilan hartu ahal izango dira, 18:00etatik 19:00etara.
Dena den, gaur Lizeora joateko aukera ez duenak bihar be edukiko du filma ikusteko aukera, ETB2ko ‘La noche de…’ saioan emongo baitute.
Benetako pertsonaiak agertzen dira telefilmeko trametan. Mola jenerala Bilbon sartzeko plana lotzen agertzen da. Haren aginduetara dago Von Richtof koronela, Alemaniako Kondor Legioaren burua. George Steer berriemaile britainiarra ere agertzen da. Tartean, gazte batzuen maitasun istorioa ere kontatzen du lanak. Pertsonaia horiek fikziozkoak dira.
Telefilmak bi atal ditu, bakoitza 75 minutukoa. Gurutzatzen diren istorioen lotura Gernikak 1937ko apirilean jasandako bonbardaketak egiten du.