Zamudioren kontra bina bardindu du Bermeok
Joan den asteburuan, Bermeo Futbol Taldeak denboraldiko bosgarren partida bardindu zuen. Hain zuzen, bertoko taldeak bina bardindu zuen Zamudioren kontra. Partida bat irabazita eta bost bardinduta, bermeotarrak partidarik galdu barik jarraitzen dute denboraldi hasieran. Zamudioren kontra, esaterako, atzetik joan ziren markagailuan, baina birritan bardindu zuten norgehiagoka, Zuluren golei esker. Zulu izan zen partidako protagonista nagusia bermeotarren artean, bi golak sartu baitzituen. Lehenengoa penalti baten alderatzea harrapatuta, eta bigarrena area barruan egindako jaurtiketa on baten ostean. Sei jardunaldi jokatuta, Bermeo sailkapeneko zortzigarren postuan dago, zortzi puntugaz. Gernika puntu bakarrera du.
Joan den asteburuan, Bermeo Futbol Taldeak denboraldiko bosgarren partida bardindu zuen. Hain zuzen, bertoko taldeak bina bardindu zuen Zamudioren kontra.
Partida bat irabazita eta bost bardinduta, bermeotarrak partidarik galdu barik jarraitzen dute denboraldi hasieran. Zamudioren kontra, esaterako, atzetik joan ziren markagailuan, baina birritan bardindu zuten norgehiagoka, Zuluren golei esker.
Zulu izan zen partidako protagonista nagusia bermeotarren artean, bi golak sartu baitzituen. Lehenengoa penalti baten alderatzea harrapatuta, eta bigarrena area barruan egindako jaurtiketa on baten ostean.
Sei jardunaldi jokatuta, Bermeo sailkapeneko zortzigarren postuan dago, zortzi puntugaz. Gernika puntu bakarrera du.