Urdaibaiko arraunlariak ez dira itsasora urtengo datorren denboraldira arte, joan den asteburuko arraun estropadak jokatuta, liga amaitu baitute bermeokoek. Aurten, hirugarren postuan amaitu dute TKE liga Kaikuren eta Hondarribiaren atzetik, baina orokorrean, denboraldi «nahiko ona» egin dutela deritzo Josu Zabalondo presidenteak. Bandera bakarra irabazi arren, garaipenaren lehian ibili dira behin baino gehiagotan, eta horrenbestez, “pozik” azaldu da taldeak egindako lanagaz. Presidentearen berbetan, Amilibiaren traineru barria erabakiorra izan da, itsaso barean traineru zaharrak baino azkarragoa baita. Hala, bermeotarrek traineru hori izanez gero, banderak irabazteko aukera hobea izango luketela uste du. Denboraldiko azken bi estropadetan, Bermeokoak hirugarren eta zazpigarren postuetan sailkatu dira. Zapatuan, esaterako, etxeko estropada podiumean amaitzea lortu zuten. Zabalondok azaldu duenez, giro bikaina egon zen Bermeon, baina ezin izan zuten aurrerago sailkatu. Domekan, bestalde, azkenaurreko trainerua izan zen bermeotarrena. Ziabogetako baten kateatu ostean, denbora asko galdu zuten, eta garaipenaren lehiatik urrun ibili ziren. Zabalondoren berbetan, zorte txarra izan zuten, debuta egiten zuen mutilaren erremua balizagaz kateatu baitzen.
Joan den zapatuan Sanmateoetako (Logroño; Errioxa; Espainia) lehenengo partida galdu ostean, Alexis Apraiz gernikarrak eta Aimar Olaizola goizuetarrak bihar jokatuko dute txapelketaren bigarren partida. Apraizek eta Olaizola IIak 20-22 galdu zuten lig...
Gernikak eta Bermeok bana bardindu zuten joan den domekan, Hirugarren mailako laugarren jardunaldiko partida. Busturialdeko futbol taldeek denboraldiko lehenengo derbia jokatu zuten hiru puntuak lortzeko asmoagaz, baina azkenean, bardinketagaz amaitu z...
Astra utzi eta Ieup! Gazte Asanblada Pasealekuko eskoletara behin-behinean sartu zenetik lau urte igarota, bizi izandakoa gogoratu dute egunotan Gernika-Lumon. Hainbat izan dira joan den astean egindako ekitaldiak, baina zapatuko jaiak ipini zuen, b...
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, BI-635 errepidea itxi egin behar izango dute zenbait unetan, Autzaganen tunela egiteko obrak direla eta. Hain zuzen, gaurtik barikura bitartean itxiko dute errepidea, noranzko bietan, Autzaganeko Katia auzotik...
Tynikki Crook estatubatuarrak beste denboraldi batez jokatuko du Gernika KESB saskibaloi taldean. Joan den denboraldian, Detroiteko jokalaria oso garrantzitsua izan zen genikarren jokoan, eta horrenbestez, taldeko arduradunak pozarren azaldu dira, jokalariak kontratua luzatzea erabaki baitu. Crook-ek taldean jarraituko duela baieztatuta, Gernika KESBek denboraldi barriko taldea zarratutzat emon du. Taldeko jokalariak aurten: Antolatzaile postuan: Judith Monasterio eta Izaskun Garcia Eskolta postuan: Tamara Insfran eta Maite Mugira Hegaleko postuan: Evelina Guneva Hegal-pibot postuan: Nerea Moreno, Ane Mugira eta Maite Goiriena. Pibot postuan: Tynikii Crook
Doluzko ibilaldia egin ostean su emon zioten atzo gauean Xixiliri eta agur esan diote bermeotarrek Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei. Xixiliri behar den moduan agur esateko, beltzez jantzi ziren herritarrak eta ibilbide osoan zehar kandelak eroan zituzten. Batzuek, Xixiliri berari egindako, “Agur Xixili! Agur Xixili!” abestia be kantatu zuten. Santa Eufemia eguna izan zen atzokoa. Egun hori baserri giroko azokarekin lotzen dute, gainera, herritarrek. Gainezka izan zen goizean zehar bai Lamera parkea eta baita portua be. Trikitixa doinuez alaituta ikusi zituzten postuak bertaratu zirenek. Hainbat izan ziren bertan eros zitezkeen produktuak: gazta, eztia, txakolina, ortuariak, ogia… Aurten, halanda be, postu gutxiagok osatu dute azoka. Gainera, aurton ez da produktuen eta erakuslekuen sari banaketa ekitaldiarik izan. Bestalde, Barturen harategiak eskainitako okelazko pintxoak dastatzeko aukera izan zen 1.50 euroren truke. Bertatik ateratako diru kopuru bat, Adela (Esclerosis Lateral Amiotrofica) elkartera bideratuko dute. Taloa eta txorizoa dastatzeko aukera be izan zuten bertaratutakoek. Gaztelu be jaietan izan zen. Meza ostean udalbatza bertan bildu zen eta alkate soinua entzun zuten Bermeoko txistularien eskutik. Ondoren, Landa auzoetako pertsona nagusienak omentzeko tartea izan zuten eta jarraian bertsolariak izan ziren balkoitik balkoira. Erraldoien konpartsaren ekitaldiaz eta Maitane Ruiz, Guruzne Aristegi eta Nagore Garaoia bermeotarren kantaldiaz gozatzeko aukera [...]
Getxo Artearen aurkako derbian nagusitu egin da Bizkaia Gernika Rugby taldea. Partida orekatua izan zen zapatuan Faduran jokatutakoa, baina basurdeek azken minutuetan 14-34 nagusitzea lortu zuten. Iazko arantza kendu du, beraz, Gernika-Lumoko taldeak, ...
Arane auzoko enpresa batean ostu izana leporatuta, Ertzaintzak 19 eta 29 urte arteko lau gizonezko atxilotu zituen atzo arratsaldean. Norbanako baten deiak ohartarazi zuen polizia, 18:45 aldera. Arane auzora joan, eta furgoneta batean atzeman zituen Er...