Zenbait unetan Autzagane itxita egongo dela ohartarazi du aldundiak
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, BI-635 errepidea itxi egin behar izango dute zenbait unetan, Autzaganen tunela egiteko obrak direla eta. Hain zuzen, gaurtik barikura bitartean itxiko dute errepidea, noranzko bietan, Autzaganeko Katia auzotik...
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, BI-635 errepidea itxi egin behar izango dute zenbait unetan, Autzaganen tunela egiteko obrak direla eta. Hain zuzen, gaurtik barikura bitartean itxiko dute errepidea, noranzko bietan, Autzaganeko Katia auzotik Muxikako Gorozika auzora bitartean.
Halaber, gaurtik urriaren 11ra bitartean, errepide beraren errei geldiaren 800 metroko tarte bat itxita egongo dela adierazi du aldundiak. Zornotzarako bidean, Muxikako Gorozika auzoaren inguruan moztuko dute errepidea, Autzaganerako igoeran.