Apraizek eta Olaizolak bihar jokatuko dute sanmateoetako bigarren partida
Joan den zapatuan Sanmateoetako (Logroño; Errioxa; Espainia) lehenengo partida galdu ostean, Alexis Apraiz gernikarrak eta Aimar Olaizola goizuetarrak bihar jokatuko dute txapelketaren bigarren partida. Apraizek eta Olaizola IIak 20-22 galdu zuten lig...
Joan den zapatuan Sanmateoetako (Logroño; Errioxa; Espainia) lehenengo partida galdu ostean, Alexis Apraiz gernikarrak eta Aimar Olaizola goizuetarrak bihar jokatuko dute txapelketaren bigarren partida.
Apraizek eta Olaizola IIak 20-22 galdu zuten ligaxkaren lehenengo partida, eta horrenbestez, finala jokatzeko aukera izan dezaten, derrigorrez irabazi behar dute bigarren partida. Hain zuzen, Xala eta Barriolaren kontra jokatu beharko dute.
Bihar irabaziz gero be, gernikarrak eta goizuetarrak A multzoaren azkenengo partidari itxaron beharko diote, finala jokatuko duten jakiteko. Izan be, Berasaluze VIIIak eta Albisuk txapelketaren bigarren partida irabaziz gero, horiek sailkatuko lirateke finala lehiatzeko.