Bana bardindu dute Gernikak eta Bermeok
Gernikak eta Bermeok bana bardindu zuten joan den domekan, Hirugarren mailako laugarren jardunaldiko partida. Busturialdeko futbol taldeek denboraldiko lehenengo derbia jokatu zuten hiru puntuak lortzeko asmoagaz, baina azkenean, bardinketagaz amaitu z...
Gernikak eta Bermeok bana bardindu zuten joan den domekan, Hirugarren mailako laugarren jardunaldiko partida. Busturialdeko futbol taldeek denboraldiko lehenengo derbia jokatu zuten hiru puntuak lortzeko asmoagaz, baina azkenean, bardinketagaz amaitu zen neurketa.
Bermeok markagailuan aurrea hartzea lortu zuen, eta Gernikari asko kosta zitzaion partida bardintzea. Hain zuzen, Iñaki Zarandonaren gol bati esker lortu zuten partida bardintzea gernikarrek. Ohi bezala, gernikarren eta bermeotarren arteko derbia tentsio handikoa izan zen. Bermeok, esaterako, hiru jokalari gutxiagorekin amaitu zuen norgehiagoka, epailearen erabakiz.
Lau jardunaldi jokatuta, Bermeo sailkapeneko hamahirugarren postuan dago, lau puntugaz. Gernika, bestalde, sailkapeneko hamaseigarren postuan dago, hiru puntugaz. Bertoko taldeek partidarik irabazi barik jarraitzen dute.