Lau gizonezko atxilotu dituzte, enpresa batean lapurtzea egotzita
Arane auzoko enpresa batean ostu izana leporatuta, Ertzaintzak 19 eta 29 urte arteko lau gizonezko atxilotu zituen atzo arratsaldean. Norbanako baten deiak ohartarazi zuen polizia, 18:45 aldera. Arane auzora joan, eta furgoneta batean atzeman zituen Er...
Arane auzoko enpresa batean ostu izana leporatuta, Ertzaintzak 19 eta 29 urte arteko lau gizonezko atxilotu zituen atzo arratsaldean. Norbanako baten deiak ohartarazi zuen polizia, 18:45 aldera. Arane auzora joan, eta furgoneta batean atzeman zituen Ertzaintzak lau lagunak, ostutakoa barruan zeukatela.