Datorren urtera arte agur esan diote bermeotarrek Xixiliri
Doluzko ibilaldia egin ostean su emon zioten atzo gauean Xixiliri eta agur esan diote bermeotarrek Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei. Xixiliri behar den moduan agur esateko, beltzez jantzi ziren herritarrak eta ibilbide osoan zehar kandelak eroan zituzten. Batzuek, Xixiliri berari egindako, “Agur Xixili! Agur Xixili!” abestia be kantatu zuten. Santa Eufemia eguna izan zen atzokoa. Egun hori baserri giroko azokarekin lotzen dute, gainera, herritarrek. Gainezka izan zen goizean zehar bai Lamera parkea eta baita portua be. Trikitixa doinuez alaituta ikusi zituzten postuak bertaratu zirenek. Hainbat izan ziren bertan eros zitezkeen produktuak: gazta, eztia, txakolina, ortuariak, ogia… Aurten, halanda be, postu gutxiagok osatu dute azoka. Gainera, aurton ez da produktuen eta erakuslekuen sari banaketa ekitaldiarik izan. Bestalde, Barturen harategiak eskainitako okelazko pintxoak dastatzeko aukera izan zen 1.50 euroren truke. Bertatik ateratako diru kopuru bat, Adela (Esclerosis Lateral Amiotrofica) elkartera bideratuko dute. Taloa eta txorizoa dastatzeko aukera be izan zuten bertaratutakoek. Gaztelu be jaietan izan zen. Meza ostean udalbatza bertan bildu zen eta alkate soinua entzun zuten Bermeoko txistularien eskutik. Ondoren, Landa auzoetako pertsona nagusienak omentzeko tartea izan zuten eta jarraian bertsolariak izan ziren balkoitik balkoira. Erraldoien konpartsaren ekitaldiaz eta Maitane Ruiz, Guruzne Aristegi eta Nagore Garaoia bermeotarren kantaldiaz gozatzeko aukera [...]
Doluzko ibilaldia egin ostean su emon zioten atzo gauean Xixiliri eta agur esan diote bermeotarrek Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei. Xixiliri behar den moduan agur esateko, beltzez jantzi ziren herritarrak eta ibilbide osoan zehar kandelak eroan zituzten. Batzuek, Xixiliri berari egindako, “Agur Xixili! Agur Xixili!” abestia be kantatu zuten.
Santa Eufemia eguna izan zen atzokoa. Egun hori baserri giroko azokarekin lotzen dute, gainera, herritarrek. Gainezka izan zen goizean zehar bai Lamera parkea eta baita portua be. Trikitixa doinuez alaituta ikusi zituzten postuak bertaratu zirenek. Hainbat izan ziren bertan eros zitezkeen produktuak: gazta, eztia, txakolina, ortuariak, ogia… Aurten, halanda be, postu gutxiagok osatu dute azoka. Gainera, aurton ez da produktuen eta erakuslekuen sari banaketa ekitaldiarik izan. Bestalde, Barturen harategiak eskainitako okelazko pintxoak dastatzeko aukera izan zen 1.50 euroren truke. Bertatik ateratako diru kopuru bat, Adela (Esclerosis Lateral Amiotrofica) elkartera bideratuko dute. Taloa eta txorizoa dastatzeko aukera be izan zuten bertaratutakoek.
Gaztelu be jaietan izan zen. Meza ostean udalbatza bertan bildu zen eta alkate soinua entzun zuten Bermeoko txistularien eskutik. Ondoren, Landa auzoetako pertsona nagusienak omentzeko tartea izan zuten eta jarraian bertsolariak izan ziren balkoitik balkoira. Erraldoien konpartsaren ekitaldiaz eta Maitane Ruiz, Guruzne Aristegi eta Nagore Garaoia bermeotarren kantaldiaz gozatzeko aukera be izan zuten bertaratutakoek. Ondoren, erraldoien konpartsare kalejira izan zen portutik eta Lameratik. Frontoian, barriz, eskualdeko sokatira txapelketa jokatu zen, Muruetak irabazi zuen eta Bermeorantzat izan zen bigarren postua.
200 kazola sukalkian
Zapatuan, lehia bizia izan zen Talara hurbildu ziren koadrilen artean. Guztiek nahi zuten sukalki gozoena egin. 200 kazola aurkeztu zituzten Eleizalde ikastolak antolatzen duen txapelketara. Goizeko lehenengo ordutik izan ziren suak piztuta okelaz eta patataz egindako gisatua egiteko eta orduan aurkeztu ahal izateko. Arratsaldean, barriz, giroa Talatik haratago zabaldu zan. Izan be, XXX. Bermeoko ikurrina zegoen jokoan.
Bestalde, barikuan Herrirak antolatuta Boga Boga amnistiari ziaboga! lemapean euskal preso eta iheslarien aldeko VII.batel estropadak izan ziren eta parte hartzea handia izan zen. Arratsaldean be, danbor hotsek hartu zuten Bermeoko kaleak, nagusien danborrada izan baitzen. Gauean, hainbat izan ziren herritik kanpo be etorritakoak La Fugaren kontzertua ikustera.











![IMG_4269 [50%]](http://bermeo.hitza.eus/files/2012/09/IMG_4269-50%25-150x150.jpg)
![IMG_4466 [50%]](http://bermeo.hitza.eus/files/2012/09/IMG_4466-50%25-150x150.jpg)
![IMG_4494 [50%]](http://bermeo.hitza.eus/files/2012/09/IMG_4494-50%25-150x150.jpg)































![IMG_4683 [50%]](http://bermeo.hitza.eus/files/2012/09/IMG_4683-50%25-150x150.jpg)
![IMG_4709 [50%]](http://bermeo.hitza.eus/files/2012/09/IMG_4709-50%25-150x150.jpg)
![IMG_4780 [50%]](http://bermeo.hitza.eus/files/2012/09/IMG_4780-50%25-150x150.jpg)

