Lau urteko ibilbidea gogoratuz
Astra utzi eta Ieup! Gazte Asanblada Pasealekuko eskoletara behin-behinean sartu zenetik lau urte igarota, bizi izandakoa gogoratu dute egunotan Gernika-Lumon. Hainbat izan dira joan den astean egindako ekitaldiak, baina zapatuko jaiak ipini zuen, b...
Astra utzi eta Ieup! Gazte Asanblada Pasealekuko eskoletara behin-behinean sartu zenetik lau urte igarota, bizi izandakoa gogoratu dute egunotan Gernika-Lumon. Hainbat izan dira joan den astean egindako ekitaldiak, baina zapatuko jaiak ipini zuen, batik bat, festa giroa. Pasealekuan bertan, hormairudiak egin zituzten, tortilla txapelketan parte hartu zuten eta mahaiaren bueltan batu ziren gazteak, bazkari herrikoia be izan baitzen. Ajuria, Potxis eta Imanol bertsolarien bapatekotasunak girotu zuen bazkalostea. Azkenik, Deslai, Zantarrak, Hammer Killers, Ruina Total, Casus Belli eta BackBone taldeen kontzertuak izan ziren.