Mendata Xtreme mendi bizikleta maratoiak sei urte beteko ditu domekan, eta urtero legez, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako txirrindulariz beteko da eskualdeko herria. Izena aurretiaz emoteko epea etzi zarratuko dute, baina probaren egunean be...
Ekainagaz batera iritsi da urteroko hitzordua Gernika-Lumora: Euskadiko Fitness Txapelketa. Urtero legez, jendez gainezka egon zen joan den zapatuan Lizeo Antzokia, eta parte hartzaileek maila ona emon zuten. Beste behin be, Gernika-Lumokoa gisa horretako txapelketetan hoberenetarikoa dela utzi zuten agerian taula gainera igo ziren kirolari guzti-guztiek. 35 parte hartzaile izan ziren denetara; eta tartean, zelan ez, Busturialdekoak. Urtero legez, gainera, sariren batzuk eskualdean geratu ziren. Esate baterako, Amalur Arriaga gernikarrak emakumezkoen fitness kategoriako lehenengo saria irabazi zuen, eta Bego Kanobasek hirugarrena andrazkoen bodyline mailan. Bermeoko Arene polikiroldegiko Aitor Madariak, bestetik, bosgarren saria irabazi zuen gizonezkoen bodyline kategorian. Eskualdez kanpokoei dagokienez, Zornotzako O-Zone gimnasioko Omer Alvarez nagusitu zen Athletic Bodybuilding kategorian; Fullgas Sporteko Jon Ander Talabera gizonezkoen Bodyline kategorian; Amurrioko Mellido gimnasioko Raquel Arranz emakumezkoen Bodyline kategorian eta Bilboko C-21 gimnasioko Alvaro Sauca gizonezkoen Fitness kategorian. Sailkapena BODYLINE-GIZONEZKOAK 1. Jon Ander Talabera (Fullgas Sport) 2. Aitor Goikoetxea (Fit-Bai gimnasioa, Mungia) 3. Jon Labaka (Orbea polikiroldegia) 4. Mikel Marroqui (Kabiazes polikiroldegia, Santurtzi) 5. Aitor Madariaga (Bermeoko polikiroldegia) 6. Jon Ander Crego (Imagen gimnasioa, Algorta) BODYLINE-EMAKUMEZKOAK 1. Raquel Arranz (Mellido gimnasioa, Amurrio) 2. Nagore Uriarte (Beti-Ona gimnasioa, Arrasate) 3. Bego Kanobas (Gernika-Lumoko Santanape polikiroldegia) FITNESS-GIZONEZKOAK 1. Alvaro Sauca (C-21 gimnasioa, Bilbo) 2. Francisco [...]
Joan den asteburuan aperitibo txiki bat eduki ondoren, Gorpuzti jaietan murgilduko dira eguenean ibarrangelutarrak bete-betean. Gorpuzti eguna izanik, jai girorik ez da faltako eguenean Elixalden, meza ostean trikitilariak ariko baitira egunari musika jartzen. Edonola be, barikuan jaurtiko dute Ibarrangeluko jaiei hasiera emoteko txupina, oraingoan, herriko eta Elantxobeko semeez osatutako The Uski’s taldearen eskutik. Iñigo Eiguren, Iñaki Astoreka, Jon Zameza, Anartz Laka eta Oier Laka izango dira, halaber, pregoia irakurriko dutenak. Ostean, Xabi Enbeita, Gorka Ostolaza eta Ander Elortegi ariko dira bertsotan tabernaz taberna, eta 22:30ean Tximinotan disko barriaren aurkezpena egingo du The Uski’sek. Ondoren, Trikizioren eskutik etorriko da erromeria. Bestetik, herri bazkaririk ez da falta izaten Ibarrangeluko Gorpuzti jaietan, eta aurtengoa ez da salbuespena. Hala, zapatuan bilduko dira herritarrak mahaiaren bueltan. Giroa sortze aldera, baserritar jantzita joateko deia egin die udalak herritarrei. Domekan, bestalde, Lorea dantza taldeko umeen eta nagusien saioa ikusteko aukera egongo da, meza ostean. Arratsaldean, barriz, umeentzako jolasak egongo dira Elixalden. Egun batzuetako atsedena tarteko, datorren astean jarraituko dute ibarrangelutarrek aurtengo Gorpuzti jaiekin. Hain zuzen, paella txapelketa eta eskupilota eta pala partidak izango dira ekainaren 16an. Gautegiz Arteagako eta Ibarrangeluko umeak jokatzen ikusteko aukera izateaz gain, profesionalen arteko norgehiagoka be izango da egun horretan. Zehazki, Capellan-Irusta eta [...]
Krisi garaian be, elkartasunak badu lekua Busturialdean, eta Muxikako herritarrek argi erakutsi dute. Maiatzean bi ekimen solidario antolatu zituzten, eta 832 euro batu zituzten bi proiektu ezberdin diruz laguntzeko. Udaletik azaldu dutenez, “oso pozik” daude ekimen solidarioek izan duten harreragaz, “herritarren parte hartzea handia” izan baita. Hala, gabonetan be elkartasun ekimenak antolatzea aurreikusten du Udalak. Maiatzean batutako dirua garapen bidean dagoen herrialde bateko ume baten oinarrizko premiak betetzeko, eta Haitiko baserritarrei landare haziak erosten laguntzeko erabiliko dute. Ume bat diruz laguntzeko, esaterako, Udalak merkatu solidario antolatu zuen Urretxindorra eskolako jaian, eta herritarrek emondako materiala salduz, 426 euro batu zituzten. Haitiko baserritarrei laguntzeko dirua, bestalde, Zubietaerrota eraikineko Txoribigun arte anitz ikuskizunaren bitartez eta ortugintza ekologiko ikastaroaren bitartez batu dute muxikarrek. Hain zuzen, 406 euro bidaliko dituzte Haitira Via Campesina erakundearen laguntzagaz.
Saragia Kultur Alkarteak antolatuta, hilaren 9an Ariatzatik Ariatzara mendi martxan parte hartzeko aukera izango dute eskualdeko mendizaleek. Antolatzaileek azaldu dutenez, izena aurretiaz emoteko epea bihar zarratuko dute, baina probaren egunen be izena emoteko aukera izango dute interesatuek. Izena aurretiaz emoteko BBKren 2095 0043 1191 0842 2321 kontu korrontean sei euro sartu beharko dituzte Muxikako mendi martxan parte hartu gura dutenek. Probaren egunean izena emon gura dutenek, bestalde, martxa hasi aurretik joan beharko dira Ariatza auzora, eta hamar euro ordaindu beharko dituzte izena emotean.
Gizarte Ekintzako diputatu Pilar Ardanzak lagunduta, Gernika-Lumon izan da Adinekoko 22 laguneko taldea. Batzar Etxea, Bakearen Museoa eta Jai-Alai pilotalekua bisitatu dituzte, besteak beste. Frontoian, gainera, zesta-puntaren erakustaldiaz gozatu aha...
«Izugarri pozik» agertu dira Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroko arduradunak joan den zapatuan egin zuten Biodibersika jaialdiak izan zuen harrerarekin; izan be, horien arabera, jaialdiak iraun zuen 15 orduetan 2.000 lagunetik gora hurbildu ziren Dorretxera, «ekaitzari aurre eginda». Adin guztietako jendea egon zela zehaztu dute, «danontzako jarduerak baitzeuden», diote. Arrakastatsuenak Irrien Lagunaken Natura Maitatuz ikuskizuna eta Clarisee musika taldearen kontzertua izan zirela jakinarazi dute. Bertaratutako umeek modu berezi batean ezagutu ahal izan zuten inguruko ondare naturala Natura Maitatuz ikuskizunari esker eta «primeran» pasatu dutela gaineratu dute. Hamabost orduk askotarako emoten dute, horregatik, gustu guztietarako musika eta jarduerak izan ziren Madariaga Dorretxean; txalaparta, dantza latinoak, batukada, rock ‘n rolla, ur-suziriak egiteko tailerra, material birziklatuekin egindako musika tresnak… denetan, gainera, jendearen parte hartze handiarekin.
Uraren erronka: tanta bakoitzak balio du lelopean antolatu du aurton Ingurumen Astea Bermeoko Udalak. Kanpainaren helburua herritarrak, umeak zein nagusiak «ingurumenaren garrantziaz ohartaraztea eta horrek dituen arazoez jabetzea» dela azaldu du Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek. «Gainera, gure udalerriak duen ingurumenaren balio zoragarria ezagutara emon gura da, oraindik ezezaguna baita gure artean». Joan den zapatuan emon zioten hasiera Ingurumen Asteari sendabelarrak ezagutzeko irteera gidatu batekin. Garbiñe Zulaika naturopata bermeotarrak gidatutako ibilbidea egin zuten eta 25 lagun inguru bildu zirela azaldu dute antolatzaileek, «nagusiak zein umeak agertu ziren eta oso ondo pasatu zuten guztiak». Ibilbidean bildutako sendabelarren azalpenak be jaso zituzten ondoren Kultur Etxean Hurrengo jarduera eguenerako antolatu dute. Hitzaldi praktiko bat egongo da Nestor Basterretxea aretoan, 19:30ean. Lamiarango ur-araztegiaz eta Urdaibaiko saneamenduaren egoeraz jardungo dirrela zehaztu dute. Azalpenak Batxi Aranburu Busturialdeko Ur Partzuergoko injineruak emongo ditu. Bermeoko alkateak azaldu legez, «Euskal Herri mailan egun egiten ari diren ingurumen-ekimenen artean hori baita garrantzitsueneariko bat eta 150 milioi eurotik gorako inbertsioa du, gainera». Jostailu birziklatuak Iaz izan zuen arrakasta kontuan izanik, aurten be, jostailu birziklatuak egiteko tailerra antolatu dute. Barikuan egingo dituzte 17:00etatik 20:00etara Lamerako kioskoaren ondoan. Horiek Idoia Gabantxo diseinatzaile bermeotarraren laguntzarekin egin ahal izango dituzte. 5 eta 12 urte bitartean dituzten [...]