‘Bizkaitik Bizkaira’ ezagutzen, Gernika-Lumon izan da Adinekoko talde bat
Gizarte Ekintzako diputatu Pilar Ardanzak lagunduta, Gernika-Lumon izan da Adinekoko 22 laguneko taldea. Batzar Etxea, Bakearen Museoa eta Jai-Alai pilotalekua bisitatu dituzte, besteak beste. Frontoian, gainera, zesta-puntaren erakustaldiaz gozatu aha...
Gizarte Ekintzako diputatu Pilar Ardanzak lagunduta, Gernika-Lumon izan da Adinekoko 22 laguneko taldea. Batzar Etxea, Bakearen Museoa eta Jai-Alai pilotalekua bisitatu dituzte, besteak beste. Frontoian, gainera, zesta-puntaren erakustaldiaz gozatu ahal izan dute. Arratsaldean, barriz, Lekeitiora joango dira, arrantza mundua bertatik bertara ezagutzeko.
Bizkaiko bazter ezagunak ikusteko eta esperientzia bereziak bizitzeko aukera eskaini gura du aldundiak. Hala, Adineko Bidaien Planari “balio erantsia” eman gura dio aldundiak: “Gure lurraldea sustatzeaz gain, aberastasuna sortu eta gure sektore turistikoa indartu gura dugu”, Ardanzak azaldu duenez.
Proba egin gura du aldundiak aurten, eta esperientzia ebaluatu ostean, hurrengo urtean barne turismoa indartzeko bidaiak antolatzeko aukera aztertuko dute.