Uraren arazoa kontuan izango du Bermeoko Udalak antolatu duen Ingurumen Asteak
Uraren erronka: tanta bakoitzak balio du lelopean antolatu du aurton Ingurumen Astea Bermeoko Udalak. Kanpainaren helburua herritarrak, umeak zein nagusiak «ingurumenaren garrantziaz ohartaraztea eta horrek dituen arazoez jabetzea» dela azaldu du Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek. «Gainera, gure udalerriak duen ingurumenaren balio zoragarria ezagutara emon gura da, oraindik ezezaguna baita gure artean». Joan den zapatuan emon zioten hasiera Ingurumen Asteari sendabelarrak ezagutzeko irteera gidatu batekin. Garbiñe Zulaika naturopata bermeotarrak gidatutako ibilbidea egin zuten eta 25 lagun inguru bildu zirela azaldu dute antolatzaileek, «nagusiak zein umeak agertu ziren eta oso ondo pasatu zuten guztiak». Ibilbidean bildutako sendabelarren azalpenak be jaso zituzten ondoren Kultur Etxean Hurrengo jarduera eguenerako antolatu dute. Hitzaldi praktiko bat egongo da Nestor Basterretxea aretoan, 19:30ean. Lamiarango ur-araztegiaz eta Urdaibaiko saneamenduaren egoeraz jardungo dirrela zehaztu dute. Azalpenak Batxi Aranburu Busturialdeko Ur Partzuergoko injineruak emongo ditu. Bermeoko alkateak azaldu legez, «Euskal Herri mailan egun egiten ari diren ingurumen-ekimenen artean hori baita garrantzitsueneariko bat eta 150 milioi eurotik gorako inbertsioa du, gainera». Jostailu birziklatuak Iaz izan zuen arrakasta kontuan izanik, aurten be, jostailu birziklatuak egiteko tailerra antolatu dute. Barikuan egingo dituzte 17:00etatik 20:00etara Lamerako kioskoaren ondoan. Horiek Idoia Gabantxo diseinatzaile bermeotarraren laguntzarekin egin ahal izango dituzte. 5 eta 12 urte bitartean dituzten [...]
Uraren erronka: tanta bakoitzak balio du lelopean antolatu du aurton Ingurumen Astea Bermeoko Udalak. Kanpainaren helburua herritarrak, umeak zein nagusiak «ingurumenaren garrantziaz ohartaraztea eta horrek dituen arazoez jabetzea» dela azaldu du Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek. «Gainera, gure udalerriak duen ingurumenaren balio zoragarria ezagutara emon gura da, oraindik ezezaguna baita gure artean».
Joan den zapatuan emon zioten hasiera Ingurumen Asteari sendabelarrak ezagutzeko irteera gidatu batekin. Garbiñe Zulaika naturopata bermeotarrak gidatutako ibilbidea egin zuten eta 25 lagun inguru bildu zirela azaldu dute antolatzaileek, «nagusiak zein umeak agertu ziren eta oso ondo pasatu zuten guztiak». Ibilbidean bildutako sendabelarren azalpenak be jaso zituzten ondoren Kultur Etxean
Hurrengo jarduera eguenerako antolatu dute. Hitzaldi praktiko bat egongo da Nestor Basterretxea aretoan, 19:30ean. Lamiarango ur-araztegiaz eta Urdaibaiko saneamenduaren egoeraz jardungo dirrela zehaztu dute. Azalpenak Batxi Aranburu Busturialdeko Ur Partzuergoko injineruak emongo ditu. Bermeoko alkateak azaldu legez, «Euskal Herri mailan egun egiten ari diren ingurumen-ekimenen artean hori baita garrantzitsueneariko bat eta 150 milioi eurotik gorako inbertsioa du, gainera».
Jostailu birziklatuak
Iaz izan zuen arrakasta kontuan izanik, aurten be, jostailu birziklatuak egiteko tailerra antolatu dute. Barikuan egingo dituzte 17:00etatik 20:00etara Lamerako kioskoaren ondoan. Horiek Idoia Gabantxo diseinatzaile bermeotarraren laguntzarekin egin ahal izango dituzte.
5 eta 12 urte bitartean dituzten umeei zuzendutako tailerra da eta bertan birziklatzeko bideak landuko dituzte. Hainbat jostailu egingo dituzte: abereekin apaindutako betaurrekoak, itsulapikoak, jaboi ponpak egiteko tresnak eta tetra-bik bat erabilita auto bat egiteko gai be izango dira, besteak beste.
Umeek zein nagusiek, bestalde, itsas irteera gidatu batez gozatzeko aukera izango dute zapatuan. Hiru txanda antolatu dituzte, bakoitzean 66 lagun joan ahalko dira eta ordu eta erdikoa izango da. Halanda be, plazak mugatuak direnez, aurretiaz izena emon beharko da Gizarte eta Kultura Etxean.