Zapatuan egingo dute Ariatzatik Ariatzara martxa
Saragia Kultur Alkarteak antolatuta, hilaren 9an Ariatzatik Ariatzara mendi martxan parte hartzeko aukera izango dute eskualdeko mendizaleek. Antolatzaileek azaldu dutenez, izena aurretiaz emoteko epea bihar zarratuko dute, baina probaren egunen be izena emoteko aukera izango dute interesatuek. Izena aurretiaz emoteko BBKren 2095 0043 1191 0842 2321 kontu korrontean sei euro sartu beharko dituzte Muxikako mendi martxan parte hartu gura dutenek. Probaren egunean izena emon gura dutenek, bestalde, martxa hasi aurretik joan beharko dira Ariatza auzora, eta hamar euro ordaindu beharko dituzte izena emotean.
Saragia Kultur Alkarteak antolatuta, hilaren 9an Ariatzatik Ariatzara mendi martxan parte hartzeko aukera izango dute eskualdeko mendizaleek. Antolatzaileek azaldu dutenez, izena aurretiaz emoteko epea bihar zarratuko dute, baina probaren egunen be izena emoteko aukera izango dute interesatuek.
Izena aurretiaz emoteko BBKren 2095 0043 1191 0842 2321 kontu korrontean sei euro sartu beharko dituzte Muxikako mendi martxan parte hartu gura dutenek.
Probaren egunean izena emon gura dutenek, bestalde, martxa hasi aurretik joan beharko dira Ariatza auzora, eta hamar euro ordaindu beharko dituzte izena emotean.