Maiatzeko ekimen solidarioetan 832 euro batu dituzte Muxikan
Krisi garaian be, elkartasunak badu lekua Busturialdean, eta Muxikako herritarrek argi erakutsi dute. Maiatzean bi ekimen solidario antolatu zituzten, eta 832 euro batu zituzten bi proiektu ezberdin diruz laguntzeko. Udaletik azaldu dutenez, “oso pozik” daude ekimen solidarioek izan duten harreragaz, “herritarren parte hartzea handia” izan baita. Hala, gabonetan be elkartasun ekimenak antolatzea aurreikusten du Udalak. Maiatzean batutako dirua garapen bidean dagoen herrialde bateko ume baten oinarrizko premiak betetzeko, eta Haitiko baserritarrei landare haziak erosten laguntzeko erabiliko dute. Ume bat diruz laguntzeko, esaterako, Udalak merkatu solidario antolatu zuen Urretxindorra eskolako jaian, eta herritarrek emondako materiala salduz, 426 euro batu zituzten. Haitiko baserritarrei laguntzeko dirua, bestalde, Zubietaerrota eraikineko Txoribigun arte anitz ikuskizunaren bitartez eta ortugintza ekologiko ikastaroaren bitartez batu dute muxikarrek. Hain zuzen, 406 euro bidaliko dituzte Haitira Via Campesina erakundearen laguntzagaz.
Krisi garaian be, elkartasunak badu lekua Busturialdean, eta Muxikako herritarrek argi erakutsi dute. Maiatzean bi ekimen solidario antolatu zituzten, eta 832 euro batu zituzten bi proiektu ezberdin diruz laguntzeko. Udaletik azaldu dutenez, “oso pozik” daude ekimen solidarioek izan duten harreragaz, “herritarren parte hartzea handia” izan baita. Hala, gabonetan be elkartasun ekimenak antolatzea aurreikusten du Udalak.
Maiatzean batutako dirua garapen bidean dagoen herrialde bateko ume baten oinarrizko premiak betetzeko, eta Haitiko baserritarrei landare haziak erosten laguntzeko erabiliko dute.
Ume bat diruz laguntzeko, esaterako, Udalak merkatu solidario antolatu zuen Urretxindorra eskolako jaian, eta herritarrek emondako materiala salduz, 426 euro batu zituzten.
Haitiko baserritarrei laguntzeko dirua, bestalde, Zubietaerrota eraikineko Txoribigun arte anitz ikuskizunaren bitartez eta ortugintza ekologiko ikastaroaren bitartez batu dute muxikarrek. Hain zuzen, 406 euro bidaliko dituzte Haitira Via Campesina erakundearen laguntzagaz.