2.000 lagun baino gehiago bildu ditu Biodibersikak
«Izugarri pozik» agertu dira Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroko arduradunak joan den zapatuan egin zuten Biodibersika jaialdiak izan zuen harrerarekin; izan be, horien arabera, jaialdiak iraun zuen 15 orduetan 2.000 lagunetik gora hurbildu ziren Dorretxera, «ekaitzari aurre eginda». Adin guztietako jendea egon zela zehaztu dute, «danontzako jarduerak baitzeuden», diote. Arrakastatsuenak Irrien Lagunaken Natura Maitatuz ikuskizuna eta Clarisee musika taldearen kontzertua izan zirela jakinarazi dute. Bertaratutako umeek modu berezi batean ezagutu ahal izan zuten inguruko ondare naturala Natura Maitatuz ikuskizunari esker eta «primeran» pasatu dutela gaineratu dute. Hamabost orduk askotarako emoten dute, horregatik, gustu guztietarako musika eta jarduerak izan ziren Madariaga Dorretxean; txalaparta, dantza latinoak, batukada, rock ‘n rolla, ur-suziriak egiteko tailerra, material birziklatuekin egindako musika tresnak… denetan, gainera, jendearen parte hartze handiarekin.
«Izugarri pozik» agertu dira Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroko arduradunak joan den zapatuan egin zuten Biodibersika jaialdiak izan zuen harrerarekin; izan be, horien arabera, jaialdiak iraun zuen 15 orduetan 2.000 lagunetik gora hurbildu ziren Dorretxera, «ekaitzari aurre eginda».
Adin guztietako jendea egon zela zehaztu dute, «danontzako jarduerak baitzeuden», diote. Arrakastatsuenak Irrien Lagunaken Natura Maitatuz ikuskizuna eta Clarisee musika taldearen kontzertua izan zirela jakinarazi dute. Bertaratutako umeek modu berezi batean ezagutu ahal izan zuten inguruko ondare naturala Natura Maitatuz ikuskizunari esker eta «primeran» pasatu dutela gaineratu dute.
Hamabost orduk askotarako emoten dute, horregatik, gustu guztietarako musika eta jarduerak izan ziren Madariaga Dorretxean; txalaparta, dantza latinoak, batukada, rock ‘n rolla, ur-suziriak egiteko tailerra, material birziklatuekin egindako musika tresnak… denetan, gainera, jendearen parte hartze handiarekin.